FIPVek jakinarazi du bere egoitza soziala Iruñetik kenduko duela. Hori gertatzen da Euskadiko Selekzioaren parte hartzea nazioarteko lehiaketetan ez onartzeko errekurtsoa pausatua duenean Espainiako Federazioak Suitzako TAS Kirol Gaien Epaitegian.
FIPV Nazioarteko Euskal Pilotaren Federazioak agiri bidez jakinarazi du bozkatu duela bere egoitza soziala Iruñeko Nafarroa Arenatik kentzeko. Urtarrilaren 16an iragan zen bozka eta 50 egun barne eginen dela zehaztu du agirian baina ez du aipatzen non izanen den leku berria.
Oroit, 2024ko urte bukaeran, Euskadiko Federazioa eta ondorioz Euskadiko selekzioa ofizialki onartu zuela Nazioarteko Federazioak. Baina duela urtea Espainiako pilota federazioak errekurtsoa pausatu zuen bozka horren kontra. Geroztik Suitzako TAS Kirol Epaitegian dago afera. Jada gibelatu izan ondotik, urtarril bukaerako bere erabakia eman beharko luke TASek.