(Ipar EH)

Israelekiko harreman oro moztearen aldeko kanpaina abiatu du Palestinarekin Elkartasunak

BBVA edota Credit Agricolek genozidioarekin «erantzukizun zuzena» dutela salatu dute. Indutrsia arloan ere Angeluko Dassault eta Hazparneko Lauak multinazionalak seinalatu dituzte.

Israelekiko harreman oro moztearen aldeko kanpaina abiatu du Palestinarekin Elkartasunak
Palestinarekin Elkartasuna kolektiboaren manifestaldi bat, Bilbon.
Admin
2024/12/27 16:30

Israelek Euskal Herriarekin dituen harreman komertzial, kultural zein diplomatikoak mozteko deia egin du Palestinarekin Elkartasuna kolektiboak. Salatu dutenez, Bizkaian sortu zen BBVA banketxea edota Iparraldean hain azkarra den Credit Agricolek «erantzukizun zuzena» dute palestinarren kontrako genozidioan, urtero miliarka dolarreko inbertsioak egiten baitituzte israeldar industria militarrean. Banketxe bizkaitarrak, erraterako, 1.482 milioi dolar inbertitu ditu Israelgo armagintzan eta Credit Agricolek 6.000 milioi dolar. Iparraldeko industriaren arloan ere, bereziki, Angeluko Dassault eta Hazparneko Lauak multinazionalak seinalatu dituzte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu