Eraso matxisten gorakadaz eta bortizkeriaren gogortzeaz ohartarazi du taldeak uda hontan izan diren hainbat eraso azalduz. Gorakada hori eskuin muturraren eta ideia faxisten handitzearekin doala salatu dute besteak beste.
Itaia taldeak astelehen arratsaldean ohartarazi du azken hilabeteetan eraso matxistak emendatu direla Ipar Euskal Herrian. Uda honetan izandako hainbat eraso aipatu ditu: herriko bestetan gertatutakoak, Miarritzeko aisialdi zentroko bi animatzaileri egotzitako adingabeen aurkako sexu erasoak eta emazte baten aurkako bortxaketa kimikoa.
Horrez gain, emazteen aurkako ideiak karrikan eta sare sozialetan gero eta gehiago agertzen direla adierazi dute. Aiza Goieaskoetxea Itaiako militanteak azaldu du, taldearen arabera, faxismoaren gorakadarekin batera doala eraso matxisten gorakada:
Karriketan indarkeria matxistaren aurkako erantzuna apaldu dela ere nabarmendu du taldeak, eta berriz mobilizatzeko beharra azpimarratu. Aiza Goieaskoetxea:
Indarkeria matxistaren aurka karrikan antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute. Hilabete honetan hainbat mobilizazio deialdi izanen direla iragarri dute, hitzordu zehatzik eman gabe momentuz.