Itsasu (Lapurdi)

Itsasuar eta harro!

Aurten Itsasuko herriko etxeak nahi izan du euskararen presentzia bultzatu bestetan, euskaraldian bezala, ahobizi eta belarriprest txapa bereziak sortuz, ostalari, elkarte eta komiteari zabalduz.

Itsasuar eta harro!
En Tol Sarmiento talde famatuak Itsasu sutan emanen du. ETS
Panpi Merkapide
2026/08/18 16:59

Itsasuko bestak ostiralean hasiko dira, eta agorrilaren 26ra arte iraunen dute. Goxoki gaztetxeko gaualditik haste, zikiroa arte, aurtengo afitxa burua larunbatean, En Tol Sarmiento ahantzi gabe.

80 bat kide badira besta komitean, bainan multxo ttipi bat arduratzen da egitarauaz.

Nola antolatzen diren, eta nolako programazioa proposatzen duten jakinen dugu komiteko: Jenofa, Amelia, Estebe eta Xanekin.

Interesgarri izanen zaizu