Iruñeako gaiteroak taldeko Javier Lacunza gaita joile eta ikerlea zendu da. Nafarroan desagertzekotan zen gaitaren berpizkundean eta garapenean eman du bere bizi osoa. Gaitero paregabea eta nortasun haundikoa
Gaita bezpitearekin, Nafarroan kulturari eman dio indarra dantza taldeak osatzeko eta ohidura batzu berriz plantan emaiteko. Lehen gaita metodo orokorra sortu zuen bere anaia Fernandorekin 1968an. Oskorri taldean arizan zen Jose Luis Frailerekin eta gaitaren tonalitatea aldatu zuen beste musika tresnekin uztartzeko.Bere ikerketek Parise eta Alemaniarat ereman zuten gaita soinu tresnari ahal gehiago emaiteko.

Gaitarekin espmerimentazio ainitzen sortzaile izan zen, adibidez Baigorrin 1997an Pariseko orkestra sinfonikoa lagun, gaitarekin eman ziren klasiko haundiko piezak, horietan Haendelen aireak. Gaitaren ikurra galtzen dela erran dauku Betti Bidart gaiteroa eta Jabier Lacunzaren adixkideak