Feminismoa baino transfeminismoa hitza erabiltzea nahiago dute batak eta besteak
Azaroaren 25a, emazteenganako bortizkerien kontrako nazioarteko eguna pasatu berritan, bi emazte elkartu ditugu:
Jacqueline Idiart, Amenduzen sortua, ikasketak bururatu ondoan Parisera joana eta ondotik Baionara itzulia bizitzera, Emazteak Iraultzan mugimenduaren sortzaileetan izan zena.
Ana Sarria, Senpertarra, belaunaldi gazteagokoa eta emazteen eskubideen alde engaiatua, gaur egun Bada hedabidean lanean ari dena.
Belaunaldi ezberdinen ikuspegitik begiratu diogu feminismoari edo transfeminismoari, definizio hori gustukoagoa baitute biek ere. Zerk bultzatu dituen emazteen askatasunaren alde militatzera, zein izan diren orain arteko lorpenak eta nola ikusten duten etorkizuna.
Emazteek pairatzen dituzten bortizkeriak aipatu ditugu Idiart eta Sarriarekin, arazoa egiturazkoa dela diote eta estruktura osoki moldatu beharko litzatekeela.
Eskuin muturraren gorakada ere aipatu dugu eta transfeminismoa, beldurraren kulturaren eta eskuin muturraren kontrako arma dela adierazi digute, Espainian eta Frantzian iragaitear diren hauteskundeei begira.
Gizonei ere zabaldu diete mezu zuzena, entzun eztabaida osorik.