Donibane Lohizune (Lapurdi)

Jakes Esnal euskal preso politiko ohia zendu da

Eritasun larri baten ondorioz, 74 urte zituela zendu da Donibane Lohizuneko euskal preso politiko ohia. 32 urte espetxean egin eta gero, duela hiru urte lortu zuen baldintzapeko askatasuna.

Jakes Esnal euskal preso politiko ohia zendu da
Jakes Esnal, ezkerretik hirugarrena, 2022ko urriaren 18an, Lannemezango presondegitik atera berritan. ETXERAT.
Erredakzioa
2025/10/17 09:27

Hiru urte beteko zituen bihar espetxetik kanpo gaur zendu den Jakes Esnal Donibane Lohizundarrak. ETAren armagabetzea eta gero, Bakegileen eta Bake Bidearen borroka nagusia izan zen Esnal, Ion Parot eta Fréderic 'Xistor' Aranbururen askatasuna lortzea; 32 urte pasa zituzten bizi osoko kartzela zigorrarekin Frantziako presondegietan, harik eta 2020 eta 2022 artean baldintzapeko askatasun eskaerak onartu zizkieten arte. ETA zeneko "Argala komandoan" parte hartzeagatik jaso zuten hirurek bizi osoko espetxe zigorra 1997an. 1990ean atxilotu zituzten.

Etxean bai, baina askatasuna osorik berreskuratu gabe zendu da gaur Jakes Esnal. 2022ko urriaren 18an Lannemezango espetxea gibelean utzi bazuen, 2032ra arte baldintzapeko askatasunean zen. Harrera elkarteak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Elkarteak doluminak adierazi dizkiete Esnalen hurbilekoei, oraindik ere aske ez zela oroitaraziz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu