Jaurlaritzak ETAren armagabetzeaz egin kontakizun «faltsua eta interesatua» salatu dute Bakegileek

2019an Eusko jaurlaritzak argitaratu zuen txostenak haserrea piztu zuen bakegileen artean. Armagabetzearen prozesuan, Eusko Jaurlaritzak ez zuela «nehoiz» gizarte zibilaren rola onartu adierazi dute.

Jaurlaritzak ETAren armagabetzeaz egin kontakizun «faltsua eta interesatua» salatu dute Bakegileek
Bakegileen agerraldia, Baionan. (Euskal Irratiak)
Admin
2024/12/16 12:27

Gezurrak, asmaketak eta istorioaren berridazketa… Bakegileek zorrozki salatzen dute Iñigo Urkulluren gobernuak izan duen jarrera ETAren desarmatzearen azken fasean. Berezikiago, 2019an Eusko jaurlaritzak argitaratu zuen txostenak haserrea piztu zuen bakegileen artean. Adibidez, bakegileek apirilaren 8an «besta» antolatzeko asmoa ukan zutela dio Jaurlaritzak, bakegileek ukatzen dutena osoki. Bakegileen erranetan, Eusko Jaurlaritzak «ez du nehoiz onartu gizarte zibilaren rola armagabetzearen prozesuan». 'Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz' izenburua du txostenak, Euskal Herriko bost artxibategi ezberdinetan gordeko dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu