Euskal elkargoaren aldaketa instituzionalaren alde agertzen da eta presidenteorde postu bat sortu nahi luke. Bere proiektuan, auzapezen presidentea ere izan behar dela adierazi du, baita etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatu behar dela ere.
Jean-René Etxegarai berriz aurkezten da Euskal Hiriguneko presidentea izateko. Lehenik, aldaketa bat proposatzen du elkargoaren baitan: presidenteorde bat plantan eman nahi du lotura egiteko auzapezekin eta poloekin. Adierazi du auzapezen presidentea ere izan behar dela haiek zuzenki harremanetan direlako biztanleekin.
Etxegaraik azaldu du 2050 urterako plan bat proposatu nahi du. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatu behar dela dio, bereziki demografia eta populazioaren zahartzearen desafioa aipatu ditu.
Gehitu du gaur egungo elkargoaren eredu instituzionala ez dela egokia gure lurraldearendako. Bestalde, interes bereziko lurralde baten alde agertzen dela pertsonalki adierazi du; egitura argi batekin eta gure lurraldeari bereziki egokitua. Lan talde bat plantan eman nahi du gai honi buruz gogoetatzeko.
Aurrean, Alain Iriart Hiriburuko auzapezak eta Peio Etxeleku Kanboko auzapez berriak ere ofizialki adierazi dute beren hautagaitza.