Lore eskaintza batekin omendu nahi ukan dute Jose Antonio Agirre, lehen euskal gobernuko lehendakaria. 90 urte dira euskal gobernua sortu zenetik, Espainiako Gerla zibil betean. Imanol Pradales eta Alain Iriart gurutzatu dira ekitaldia aitzin.
Euskal diasporaren aldeko ekitaldia eta aitortza iragan da, barda, Donibane Lohizuneko Tanka ikusgarri gelan.
Eusko Jaurlaritzako sailburu andana izan da ospakizunean, baita, Eusko Alderdi Jeltzaleko buruak ere, Imanol Pradales lehendakariarekin batera. Han izan dira ere Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, eta Jean Rene Etxegarai, Baionako auzapeza, besteak beste.
Aitzinetik,聽 Jose Antonio Agirre, duela 90 urteko lehen euskal gobernuko lehendakariari lore eskaintza egin zaio, hilerrian, eta sufritu behar izan zuen erbestea Euskal Herritik kanpo oroitarazi da, Agurtzane Intxaurragak zuzenduriko antzerki lan baten bidez.

Antzerkiaren ondotik, Jose Antonio Agirreren irudia agertu du oholtza gainean, eta adimen artifiziala baliatuz, Imanol Pradales lehendakariarekin solasaldi birtuala ikusi ahal izan da, entzuleen harridurarako.
馃摴 Diasporaren eguna ospatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak Donibane Lohizunen, lehen Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren ospakizunen baitan.@Imanol_Pradales eta Agirre lehendakariek elkarrizketa bat izan zuten, Adimen Artifiziala tarteko
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) September 9, 2026
鈻讹笍 https://t.co/U96QsUg1SE pic.twitter.com/tVEdqyoijf
Imanol Pradales, egungo lehendakariak, euskal聽 diasporaren garrantzia azpimarratu du bere hitzartzean. "Erabakigarria izan zen urte zailenetan Euskadiren nortasuna, euskara, kultura eta zilegitasun demokratikoa bizirik mantentzeko diasporaren lekua". Pradalesek azpimarratu du lotura hori eguneratu egin behar dela, eta gaurkoratu.
Bestalde, lehen aldikotz bildu dira Euskal Hirigune Elkargoko presidente den Alain Iriart, eta Imanol Pradales. Elkar ezagutzeko hartu emana ukan dutela aitortu du Iriartek, eta ezinbestekoa dela jendeen arteko guratzatzea sustatzea, herri honek aitzina egin dezan. "Elkarren ondoan bizi gara Iparraldean eta Hegoaldean, baina loturak ez dira hain azkarrak. Horiek sendotzeko gizon eta emazteen arteko loturak azkartu behar dira, eta horretarako elkar ezagutza bultzatu behar dugu. Elkarrekin lanean aritu behar garela erabaki dugu, herri honen egiteko. Aipatu dugu ere muga bat badugula, kulturala, eta horren gainetik pasa behar dugula", adierazi du Alain Iriartek. Entzun elkarrizketa osoa playerrean
