Jose Manuel Pagoaga 'Peixoto' zendu da. Gazterik sartu zen ETAn, eta erreferente garrantzitsua bihurtu zen. 1979an atentatu baten ondorioz larriki kolpatua izan zen.
Jose Manuel Pagoaga “Peixoto” Arrasaten (Gipuzkoa) sortua, azken hamarkadetan Baigorrin bizi zen. Larunbatean, abenduaren 13an, hil da 81 urterekin, eritasun luze baten ondorioz.
Hemezortzi urterekin sartu zen ETAn, erakunde independentistaren hastapen garaian, frankismo betean. Bere nazionalismoaren jatorria hizkuntzaren defentsan zen.
1960ko hamarkadan, atxilotu eta denbora labur batez espetxeratu ondoren, Ekuadorrera joan zen prestakuntza sendotzera. Itzuleran, aldatuago aurkitu zuen Euskal Herria. Beste militante garrantzitsu batzuekin harreman hurbila izan zuen, hala nola Eustakio Mendizabala “Txikia”, Jose Miguel Beñaran “Argala”, Txomin Iturbe eta Telesforo Monzonekin. 1979ko urtarrilaren 13an, Espainiako zerbitzu sekretuei egotzitako atentatu batek ikusmenaren parte handi bat kendu zion, eta ondorioak utzi zizkion eskuan.