Euskal Herria eta euskal kultura izan zituen gogoetagairik esanguratsuenak, eta historikoki eta konparatiboki aztertu zituen, Europako pentsamenduak kontuan ukanik. Euskarari eman zion lehentasuna bere obra oparoan
Joxe Azurmendiren lana oparoa eta itzal luzekoa izan da. Zegaman sortu zen 1941.urtean eta bere ikasketak, Alemanian, Frantzian, Finlandian edo Italian burutu zituen. Bere lanetarik gehienak Jakin taldearen webgunean aurki daitezke digitalizatuta: 41 liburu, 118 liburu zati, 523 artikulu eta hiru itzulpen daude bertan.
Euskal pentsamenduaren sustatzaile nagusia izan zen, 1956ko belaunaldia osatu zuten gainontzeko pentsalariekin batera, eta, katolizismoa eta abertzaletasun klasikoa sostengatzen zituzten ideiak auzitan jarri zituzten, eta marxismo kritikora jo zuten beste ildo batzuen bila. Besteek ezarritako modernitatetik ihes egin eta modernitate propio bat pentsatu beharra defendatu zuten.
Unibertsal izateko modua euskaraz eta euskaratik egin daitekeela aldarrikatu zuen fermuki.
Xabier Eizagirre Jakin aldizkariko zuzendariak azpimarratu du abertzaletasun garaikidearen oinarriak markatu zituela, Txillardegirekin batera.