Hamarkada bat baino gehiago pasa da Amaia Riouspeyrousek Milaka izeneko albuma plazaratu zuenetik. Aurten, ordea, Kabi goxo bat bere azken lana aurkeztuko du Izpuran, irailaren 26an.
Diskoko kantuek gai sozial eta humanistak dituzte ardatz. Gizarte-langile gisa bizi eta ikusten dituen hainbat problematikaren inguruan hausnartzeko eta horiei ahotsa emateko baliatu du musika Riouspeyrousek. Ideia horiei forma emateko, Maddi Sarasua izan du bidelagun. Horrez gain, hainbat musikarik ere beren ekarpena egin dute kantu eta melodien sorkuntza-prozesuan, tartean Ortzi Hegoas eta Patxi Amulet.
Proiektua, beraz, kolektiboa izan da hasieratik, eta zuzenekoetara ere taldean eramango du Riouspeyrousek. Zuzeneko ikuskizuna prestatzeko, egonaldi bat egin zuten Biarritzeko Atabalen, albumeko kantuak oholtzara eramateko modua lantzeko eta zuzenekoaren proposamena osatzeko. Zuzenekoan beste musikari batzuekin arituko da.
Izpurako aurkezpenaren ondoren, beste hainbat emanaldi ere pentsatuak ditu artistak, adibidez azaroaren 14an Senperen, eta Martxoan Donapaleun.