Frantziako gobernuak 2026rako aurreikusten dituen buxetaren murrizketak pairatuko lituzkete Kanboko Ur Termalek ere. Proiektua onartua balitz, %65etik 15era apalduko litzateke Eritasun Kutxaren parte hartzea kuristen edo egoiliarren arteei begira.
2026ko aitzinkontu edo buxetaren karietara, Eritasun Kutxaren parte hartzea %65tik 15era apaltzea aipatu du Frantziako Elkartasunaren Ministro delegatuak, kuristen edo egoiliarren arteei dagokienez. Aktibitatearen apaltze azkarra ondorioztatuko luke neurriak Kanboko Ur Termaletan adibidez. 15.000 kurista errezibitzen dituzte urte guziez Kanboko Ur Onek. 170 lanpostu zuzenki lotuak zaizkie Kanboko ur termaleei, eta 700 ez zuzenki, duela 10 urte Baionako merkataritza eta industria ganbarak egin ikerketa baten arabera. Proiektua pasa baledi, %80 apalduko litzateke aktibitatea. Jakinez lanpostuen %70 sasoilariek okupatzen dutela, postu horiek lituzke zuzenki hunkituko murrizketak. Gainera kontratua ez bazaie berritzen, hilabete sariaren %6ko kalte ordaina hunki lezakete bakarrik sasoilariek. Ipar Euskal Herriko hiru diputatuekin bildu da CFDT sindikatua kezkaren berri emateko. Ondoko egunetan Frantziako legebiltzarrean eta senatuan bozkatu beharko lukete proiektua.
Interneten atzeman daiteke ere « non à la disparition des cures thermales » Frantzia mailako petizioa. Bere aldetik Max Brisson senatariak jakinarazi du proiektuaren kontra bozkatuko duela, eta ur termalak sostengatuko dituela.