Gizarte laguntz arloko egiturak bildu dira heldu den urteko urriaren 9an Elkartasunen Herrixka antolatzeko, Baionan. Laguntza sozialak urte osoan eramaten duen lana agerian eman nahi dute eta beharrak erakutsi.
Urte bat gabe, 2027ko urriaren 9an, Ipar Euskal Herriko laguntza sozialeko elkarte eta egiturek hitzordu nagusi bat antolatuko dute: Elkartasunen Herrixka. Baionako erdigunean iraganen da eta lurraldean gizarte laguntza lanetan ari diren profesional eta boluntario oro biltzeko asmoz, hitzordu handia izatea nahi dute. Helburua izanki gizarte laguntza munduaren errealitatea zein den ezagutaraztea.
Erakusmahaiak, hitzaldiak, topaketak, esperimentazioak, denetarik izanen da gertakari horretan. Herritarrek mundu horren berri jakin eta dituen beharrak haztatzea da helburua, eta aldi berean gizarte laguntza munduko egitura guziak biltzea eta dinamika berean sartzea. Egun horren antolaketan parte hartzen du Kepa Mouescak, Uztaritzeko Etcharry gizarte langile formakuntza zentroko arduradunak.
Xehetasun gehiago nahi badituzue eta zuen ekarpena egin, Internet atari bat zabaldua du Elkartasunen Herrxikak ondoko helbide honetan: villagedessolidarites.fr.