Transizio ekologikoaren aldeko mugimenduak herriko bozetan aurkezten diren hautagaien engaiamendua eskatzen du berriro.
2026ko herriko bozetara aurkeztuko diren hautagaiak hasten ahal dira jada Klimaren eta biztanleen aldeko ITUNA aztertzen. Azken urte hauetan bezala, hautetsiengandik engaiatzea galdegiten dute 6 gaietan : etxebizitza, garraioak, energia, elikadura, ekonomiaren birtokiratzea eta guzti horren aldeko baliabideak hartzea.
Orotara 19 neurri konkretu proposatzen ditu Bizi-k, adibidez kolektibitatearen energia kontsumoa murriztea, garraio publiko egokiagoak garatzea, etxebizitzak sortzea lur eremu berririk kontsumitu gabe.
Itun horrekin eta neurriak plantan ezarriz, hautagaiak engaiatuko dira "herritarrei etorkizun bizigarri bat bermatzera".
Ez da lehen aldia Bizi-k lobby lana egiten duela hauteskundeen karietara. pasa den agintaldian 80 zerrendak bat egin zuten proposamenekin, azkenean 46-k bakarrik izenpetu zuten. Sei urte berantago Biziko kideek argi dute herriko etxeen parte handi batek ez dituela bete hitzemandako neurriak.
Lilas Dinclaux militantearen arabera :
“Ikusi dugu, beharrik, hainbat herrik zintzoki jokatu zutela, baina maluruski aski gutxi izan dira, ikusiz egoeraren larritasuna. Ez gira oraindik beharko genukeen heinean eta beraz itun horretan engaiatzea biziki inportantea da eta orain engaiatzea beharrezkoa da justizia soziala eta ekologiaren alde.
2020-2026 bitarteko agintaldien bilana aurkeztuko du Bizik heldu den irailean.