ALDAk barda salatu du Miarritzeko Les Ateliers de la Côte izeneko ko-living gunean izandako egoera txarra.
ALDAk barda salatu du Miarritzeko Les Ateliers de la Côte izeneko ko-living gunea. Hau da, logelak eremu komunen partekatzearekin. Elkartearen arabera, zortzi logela ziren bainugela bakar batekin, eta logela bakoitzaren alokairua kasik 500 eurokoa zen, karguak aparte. Logelek 10 m² inguru zituzten, eta haietako batzuek ez zuten leihorik ere; eta horrek etxebizitza duinaren oinarrizko baldintzak urratzen dituela salatu du ALDAk. Gainera, eraikina erabilera komertzial eta industrialerako deklaratua zegoen. Horregatik, bertan etxebizitzak alokatzea legez kanpokoa izan zitekeela nabarmendu dute ere. Xebax Christy, Aldako bozeramailearen ustez, ko-livinga baliatzen dute etxebizitza legeen saihesteko. Horregatik, ALDAk ko-livingaren arautzearen beharra azpimarratu du bertan.
Horrez gain, ALDAren arabera, alokatzaile batek bi egun baino ez zituen eman bertan eta, alde egin ondotik, jabeek 704,50 euro itzuli behar zizkioten: 490 euroko bermea eta erabili ez zuen alokairuaren zatia. Hala ere, 2025eko urritik ez du diru hori berreskuratu, eta ordutik ez du jabeen berririk izan. Jakin ALDAk Ateliers de la Côten biktimak izan diren guztiei lekukotasuna ematea dei egiten die 07 77 88 89 23ra dei eginez, edo info@alda.eus helbidera email bat bidealiz.
