Hendaia (Lapurdi)

Konpentsazio legea urratzen duen Hendaiako apartamentu turistiko bat, Aldaren jo puntuan

Iruzurrezko kontratua egitea leporatu diote etxe jabeari. Erabilpen baimenik gabe, apartamentua etxebizitza turistiko gisa alokatu nahi duela salatu dute. Apartamentuaren okupazio sinbolikoa mantenduko dute, jabeak legea bete arte.

Konpentsazio legea urratzen duen Hendaiako apartamentu turistiko bat, Aldaren jo puntuan
Alda mugimenduaren okupazio sibolikoa Hendaiako apartamentu turistiko batean. ALDA
Aimar Lopez Erasun
2025/05/21 11:18

Konpentsazio legea urratuz, urte osoko alokatzaile bat kanporatu eta apartamentua Airbnb plataforman eman izana salatu du gaur Aldak Hendaian, etxe hori okupatuz. Azken asteetan, Hendaiako kanpin batean oihal etxe batean bizi da alokatzaile ohia, lau urteko neska baten aita. Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio legeak, jabe batek etxe bat sasoiko alokairuan emateko, herri berean gisa bereko bertze etxe bat urte osoko alokairuan ematera behartzen du jabea, eta Aldaren arabera jabeek ez dute baldintza betetzen. Hala mintzatu da Gaelle Vincent Aldako kidea:


Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak iharduki nahi izan dio Alda mugimenduaren protesta ekintzari. Egin moldea ezin duela sustengatu idatzi du agiri batean, baina bere erranetan ulertzen du. Bestalde bere burua defenditu du erranez ez zela konpentsazio legearen kontra. 2022tik aplikatzen duen araudia dela dio, baina horri lotu gehiegikeri eta saihesbidez konturatu da, hauetan jabeek bigarren etxebizitzak lehen etxebizitza bilakatzen dituztela administratiboki. Horrek 200.000 euroko errezeta galtze eragin dio Hendaiako herriari. Konpentsazio legearen dispositiboa hobetzeko neurriak hausnartzearen beharra azpimarratu du Kotte Ecenarrok.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu