Atharratze (Xiberoa)

Korrikaren abiatzean Atharratzeko plaza jende mukurruz betea

Korrika txikik eman dio hasiera Korrikaren abiatze egunari, Atharratzeko plaza betean. Aroa lagun ehundaka euskaltzale bildu diren Basaburuko herrian.

Korrikaren abiatzean Atharratzeko plaza jende mukurruz betea
Atharratzeko plazan Euskal Herri osoko euskaltzaleak bildu dira. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/03/19 11:45

Korrikaren 24.edizioaren abiatze eguna aro bikainarekin hasi da. Haurrak izan dira protagonista nagusienak Korrika-txikirekin, goizeko hamarretatik goiti. Ondotik animazio andana abiatuko dira Atharratzeko plaza eta inguruko karriketan.
400 pertsonentzat bazkaria izanen da merkatu estalian, eguerditik biak arte, eta hiruetan abiatuko da Korrikaren ekitaldi berezia. Ondotik, 3:30etan, Korrika abiatuko da, eta lehen kilometroa Euskal Irratietako Ximun Carrere lehendakariak, eta Xarlot Etxeberri langileak eramanen dute.

Animazioek jarraituko dute Maulen arratsean, musika taldeekin.

Interesgarri izanen zaizu