LABek 180 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu funtzio publikoko hauteskundeetan

Abenduaren 3tik 10era eginen dira Frantziako Estatuko funtzio publikoko hauteskunde sindikalak. Eta LABek 180 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu, baita estatu mailako hautagaitza aurkeztuko, Bretainiako SLB sindikatuarekin batera.

LABek 180 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu funtzio publikoko hauteskundeetan
180 hautagaietatik: 70 baino gehiago lurraldeko funtzio publikoan, 50 pasa ospitaleetan eta 60tik gora hezkuntzan. LAB
Esteban Bastié Aguerre
2026/11/18 17:04

Abenduaren 3tik 10era eginen dira Frantziako Estatuko funtzio publikoko hauteskunde sindikalak, eta LABek 180 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu Ipar Euskal Herrian. Hiru sektoretan ariko da: lurraldeko funtzio publikoan, ospitaleetan eta hezkuntzan.

Lurraldeko funtzio publikoan 70 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu LABek. Hendaiako, Urruñako, Kanboko eta Hazparneko herriko etxeetan eta Euskal Hirigune Elkargoan lehendik duen presentzia indartzeko asmoa du. Aurten, gainera, Uztaritzen eta Baionan zerrenda berriak aurkeztuko ditu; Baionako herriko etxeko langileen hauteskundeetan lehen aldiz lehiatuko da. Herri txikietako langileak ordezkatzeko hautagaiak ere aurkeztuko ditu Kudeaketa Zentroan Pauen.

Ospitaleetako funtzio publikoan 50 hautagai baino gehiago izanen ditu, Baionako Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroan eta Garaziko Osasun Zerbitzu Publikoan, besteak beste. Hezkuntzan, 60 hautagai baino gehiago aurkeztuko ditu eskola publikoetan eta pribatuetan, lehen eta bigarren mailako ikastetxeetan.

Aurtengo berrikuntza nagusia da LABek lehen aldiz estatu mailako hautagaitza aurkeztuko duela, Bretainiako SLB sindikatuarekin batera, irakaskuntzan fronte komun bat osatzeko. Horren ondorioz, Akitania Berri edo Bretanian LAB/SLB buletina bozkatzen ahalko da. Hauteskundeekin batera, mobilizazioetan ere parte hartzen jarraituko dutela adierazi dute, besteak beste, Larunbat hontako manifestaldirako deia ere luzatu dute Euskararen alde.

Entzun Eñaut Aramendi LABeko boz eramailea Playerrean.

Interesgarri izanen zaizu