LABek etxez etxeko langileen lan-baldintza prekarioak salatu ditu

Etxez etxeko langileen eguna kari, LAB sindikatuak langile horiei egindako inkesta baten emaitzak publiko egin ditu Departamendu kontseiluko egoitzaren aitzinean, Baionan. LABek lurralde mailako eskumen soziala berreskuratzea aldarrikatzen du.

LABek etxez etxeko langileen lan-baldintza prekarioak salatu ditu
LABek zailtasunak izan ditu lekukotasunen biltzeko, langile horiek isolatuak izaten direlako gehienetan.
Esteban Bastié Aguerre
2025/03/17 15:26

Etxez etxeko langileen eguna dela eta, LAB sindikatuak langile horiei egindako inkesta baten emaitzak publiko egin ditu Departamendu kontseiluko egoitzaren aitzinean, Baionan. Sindikatuak etxez etxeko langileen 53 lekukotasun bildu ditu.

Inkestak dio etxez etxeko langileen gehiengoa emazteak direla, askotan diplomarik gabekoak, eta denbora erdiz ari direnak. Horrekin ere, LABek lurralde mailako eskumen soziala berreskuratzea aldarrikatu du, Parisen egindako hitzarmen kolektiboek ez baitute hemengo beharrei erantzuten.

LABek adierazi duenez, apirilaren 1ean deitutako gizarte eta medikuntza-sozial sektorearen mobilizazioarekin bat egingo dute, etxez etxeko langileen baldintzekin bat egiten duelako.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu