Iragan ostegunean Lekuinen laborarien elkartasun kutxak haurdunaldiaz eta emazte laborarien osagarriaz gogoetaldi bat antolatu du. Haur baten ukaiteak hainbat zuzen eta laguntzaren baimena emaiten du, sortu baino hogei egun lehen abisua eman bada.
Iragan ostegunean Lekuinen laborarien elkartasun kutxa edo MSAk haurdunaldiaz eta emazte laborarien osagarriaz gogoetaldi bat antolatu du. 50 bat jende bildu dira hiru hizlarien entzuteko eta trukatzeko.
Aipatu direnen arabera uztailaz geroz haur bat ukan ondotik bai ama baita aitak ere bai bi hilabete oporraldi haboro badituzkete; hots bost hilabete amarendako ta hiru aitarendako. Bestalde jakin behar da haurdunaldi garai hortan ordezkatze sistema astean 56 orenekoa dela. Haatik dretxo edo zuzen horien ukaiteko erditze eguna baino hogei egun lehen MSAra joan behar dute laborariek.
Azkenik haur baten ukaiteko xedea ukanez geroz pozoi edo pestizidei kasu emaitea zehaztua izan da, baita erditu aitzineko asteetan dardarei kasu emaitea ere bai, izan traktore, 'rotofil' ala halako tresnekin.