Laborarien mobilizazioak Ipar Euskal Herriko errepideetan

30 traktore eta 50 laborari ziren, diotenez «edozein sindikatutik kanpo» kokatzen diren laborarien eskutik. Europar Batasunak Mercosurrekin egin hitzarmena eta tuberkulosia saihesteko protokoloa salatzen dituzte.

Laborarien mobilizazioak Ipar Euskal Herriko errepideetan
Baionako aldirietan egin dute protesta laborariek. EUSKAL IRRATIAK / MARGA FORESTIER
Admin
2025/02/10 11:47

Protesten sugarra berpiztu dute laborariek. Beskoitzetik abiaturik, A63 autobidea blokeatzea zuten xedea. Azkenean prefeturak emandako baimena goizean berean deuseztatu zuten agintariek. Azkenean bide departamentaletik iragan eta Bainako San leon itzulgunea blokeatu zuten. 30 traktore eta 50 laborari ziren. Bandera biarnes eta frantsesez apainduriko traktoreak ziren. Agriculteurs de la chaîne des Pyrénées izeneko talde batek luzatu du mobilizaziorako deia, diotenez «edozein sindikatutik kanpo» kokatzen diren laborarien eskutik. Aldarrikapenei dagokionez, Europar Batasunak Mercosurrekin egin hitzarmena eta tuberkulosia saihesteko protokoloa salatzen dituzte, eta argindar gastuen apaltzea galdegiten dute, zergagabetze baten bidez. Hego Euskal Herrian ere, Gasteiz (Araba) eta Tafallan (Nafarroa) mobilizatu dira zenbait laborari.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu