Lanbide heziketa eta inklusioa agertzen dira Seaskaren lehentasunetan

Arta sail berria Baionako Etxeparen lizeoan irekiz, eskaintza lanbide heziketara zabaltzen ari da Seaska. Horrez gain, inklusioa bere hezkuntza-proiektuaren ardatz nagusietatik bat duela adierazi du Seaskak.

Lanbide heziketa eta inklusioa agertzen dira Seaskaren lehentasunetan
Nekane Artola, Erik Etxart eta Egoitz Urrutikoetxearen prentsaurrekoa Azkaingo ikastolaren egoitza berrian. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/01 15:22

Euskalduntzearen erronka hezkuntzaren eta herri-agendaren erdigunean kokatzera deitu du Ikastolak Federazioak


Hezkuntza-proiektu bera eta herri-ikuspegi bera partekatzen dituztela Euskal Herri osoko 115 Ikastolek adierazi du Nekane Artola Ikastolen federazioko lehendakariak Azkaineko ikastolaren egoitza berrian sartzearen karietara astearte honetan. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Seaskako 4.303 ikaslek sartzea egin dute. Iazkoari konparatuz, kopuru orokorra egonkorra da. Lehen mailan 11 ikasle galdu badira, 49 ikasle gehiago kausi daitezke kolegioetan eta lizeoan.

Hazkundea bada bigarren mailan beraz eta eskaintza lanbide heziketara zabaltzeko xedearekin batera, arta sail berria ireki dute Etxepare lizeoan. Hirugarren saila da, animazioa eta merkataritza ikasten ahal baitira Baionan.


Inklusioa Seaskaren hezkuntza-proiektuaren ardatz nagusietarik bat da eta Frantziar estatuak ikastolei eskaintzen ez dizkien baliabideei erantzun nahi die Seaskak bere bitartekoekin.

Interesgarri izanen zaizu