(Xiberoa)

Xiberuko Industriaren eguna kari lantegien bisita egin dute ikasleek

Xiberoan industriaren eguna eraman dute hainbat enpresen bisitak antolatuz kolegioko 4 eta 3.eko ikasleendako. Piezen asmatzea, sortzea, eraikitzea eta neurtzea bermatzen duen Mauleko Elkar lantegian egin da bisita.

Xiberuko Industriaren eguna kari lantegien bisita egin dute ikasleek
251125 industriaren eguna Xiberoko Elkar lankian. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/11/26 10:49

Mauleko Elkar enpresan izan dira Seaskako Lartzabal kolegioko ikasleak, industriaren arloa ezagutzeko.

Piezen asmatzea, sortzea, eraikitzea eta neurtzea bermatzen duen Elkar enpresako arduradunek, beren eguneroko lanen berri eman diete ikasleei.

Lanpostu ainitz langilerik gabe dira eta bisiten bidez industriak duen irudi txarraren zuzentzeko xedea du Odacek, hau Xiberoko ekonomiaren indartzeaz arduratzen delarik.

Arratsaldean bi hitzaldi antolatuak ziren trantsizio ekologikoaz eta enpresen transmisioaz, orotara kasik hamar lekukotasun partekatu dira.

Interesgarri izanen zaizu