Izpura (Baxe Nafarroa)

Lapitza den lurretan mahastiak sufritzen du

Gure bazterrak ari dira horitzen berote handien gatik.Laborantxa saila azkar joa da eta horietan mahastigintza. Ur eskasak desmasia handiak eragin ditzake harritxu diren mahasti lurretan. Izpura Bordaxurian golkoa botatzerat behartuak izan dira

Lapitza den lurretan mahastiak sufritzen du
Izpura Bordaxuriko mahastiko mahats ondoak horiturik ur eskasarekin ELORRI RECA
Marie Agnes Gorostiague
2026/07/29 19:31

Beroteak ez dira txarrak mahastiendako bainan idorteak mahats ondoa kaltetzen ahal du oroz gainetik mahastia lapitz ainitz den lur batean bada. Arradoi eta Jaran diren mahasti ainitz, lur harritsu batean dira eta Izpura Bordaxurian kasu hortan dira, ur eskasarengatik 100ko 30aren galtzea estimatua dute jadanik.Mahats ondoaren salbatzeko golkoak kendu eta lurrerat bota dituzte.

Klima aldaketa pairatzeaz gain arnoaren edateko ohiturak ere kanbiatzen ari dira eta saltzapenak apalduz doatzi eta horri buru egiteko animazioak antolatzea behartuak dira beren sotuan, Elorri Reka Izpura Bordaxuriko ardo egile eta sotozaina beti prest eta gogotsu atxeman dugu jendeari atea idekitzeko eta bere ardoaren ixtorioa kondatzeko.

Interesgarri izanen zaizu