Estropada erabakigarriak baziren asteburu honetan. Camargo bietan nagusitu da eta bietan bigarren bukatu dute lapurtarrek. Bi talde hauek dira ariko gizonen bigarren mailan 2027ko udan. KAE2ra jautsiko da Orio B eta Portugaletek KAE2n jarraikiko du.
ARRAUNA
Gizonak
KAE-1:
LAT Lapurdiko Arraun Taldeak bere lekua salbatu du KAE 1 mailan edo bigarren mailan segitzeko. Bigarren bukatu du larunbatean Donibane Lohizunen baita igandean ere Kantabriako Camargon. Preseski Camargo da azkarrena izan bi estropadetan nagusiturik. Beraz Camargo eta LAT dira KAE1 mailan ariko heldu den denboraldian. Haatik Orio B jautsiko da KAE 2 mailara eta Portugaletek KAE 2 mailan segituko du.
Goi mailan, Eusko Label liga:
Oriok bigarren aldiz jarraian irabazi du Eusko Label Liga. Sasoiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. Sailkapen orokorrean Zierbena bigarren sailkatu da eta Bermeo hirugarren.
PILOTA
Esku huska trinketa
Behauzeko OPEN lehiaketaren finala
Ospital-Guichandut 40 / Etcheverry-Lazcano 12
Senpereko Amotzeko lehiaketaren finala
Larralde – Luro 40 / Etxeberri Patxeko – Ducassou 28
Donibane Garaziko Garatenean astelehenean 5 orenetan
Iribarren – Paraxu / Ibarrola – Etxart Sarasola
Larresoroko lehiaketaren finala astelehenean 19:30
Larretxea – Murillo / Espinal - Rekalde
Esku huska Joko Berri
Arbonako Bil Toki lehiaketa – multzoko partidak
Ibarrola – Harizmendi 40 / Taberna – Paraxu 33
Lafitte – Mendiburu 40 / Amiano – Maitia 38
Joko Garbi
Open lehiaketa astelehenean 19:30 Senperen
Karrikaburu-Fernando-Petrissans/ Izoko-Jauregiberri-Pelletrat
Izoko-Pelletrat-Fournier / Larronde-Frantxistegi-Erasun
LASTERKETAK
Iratiko triatloia larunbatean Xiberoko ikastolek antolaturik
L triatloi handia : 1. Haritz Iturzaeta gipuzkoarra eta Karla Karpio arabarra
M triatloi ertaina: 1. Iban Urdangarin eta Intza Allibert
S triatloi ttipia: 1. Jokin Nanclares eta Iratxe Arenal
63. Sarako Kontrabandisten lasterketa kari, beratarrak azkarrenak
1. Aimar Otxoteko Larrarte eta Ainhoa Etxegarai Elgorriaga txapeldun atera dira.
Ahetzeko itzulia
1. Bastien Zozaya eta Amélie Breuil garaile
FUTBOLA
Gizonak
National 1 txapelketako bigarren eguna
Aviron 1 / Saumur 0
Sailkapenean: 1. Aviron
National 2 txapelketako lehen eguna
Tolosa 1 / Genêts 0
Ligako 3. eguna kari
Erreala 2 / Espanyol 1
Zelta 0 / Athletic 2
Alaves 1 / Villareal 0
Astelehenean 19:30: Osasuna / Getafe
Sailkapenean: 3. Alaves; 8. Osasuna; 12. Athletic eta 14. Erreala
Emazteak - Ligako lehen eguna kari:
Erreala 0 / Logroño 2
Eibar 1 / Espanyol 0
Athletic 3 / Badalona 1
Alaves 2 / Valencia 0
ESKUBALOIA
Frantziako kopa
Emazteak
Derbian, Euskal Kostako neskek Ziberokoak kanporatu dituzte Atharratzen 26 – 39
Gizonak
Derbia ere bazen eta penaltietan sailkatu dira atharraztarrak Hendaia kanporatzeko 29 – 27.
Irisarrik haatik Arcachonen galdu du 30 - 25
TXIRRINDULARITZA
Alex Aranburu gipuzkoarrak garaipen ederra lortu du Bretainian, Bretagne Classic lasterketan, Plouayn. Cofidis taldeko euskal txirrindulariak eraso indartsua jo du helmugarako 1,5 kilometro baino gutxiago falta zirenean. Bakarrik ihes egitea lortu du, eta tropelari buru eginez lehenik helmugaratzeko
Vuelta edo Espainiako itzulian, Enrik Mas mallorkarrak irabazi du etapa eta bera da lider berria. Pogacarrek lasterketa utzi zuen larunbatean eroriko baten ondorioz bera zelarik sailkapen nagusiko lehen lekuan.