Larresoro eta Arrangoitze-Basusarri, errugbiko Federale 2 mailara igan dira

Arrangoitze-Basusarriko Emak Hor eta Larresoroko Inthalatz taldeak Hazparne eta Mugerrerekin lehiatuko dira Federale 2 mailan datorren denboraldian.

Larresoro eta Arrangoitze-Basusarri, errugbiko Federale 2 mailara igan dira
Arrangoitze-Basusarriko Emak Hor taldea Federale 2 mailan lehiatuko da datorren denboraldian
Kriztof Arotzarena
2025/05/26 06:42

Emak Hor taldeak 10 tantoz irabazi du Donapaleuren aurka itzuliko partida bere zelaian joanekoa puntu bakar batez galdu ondotik. Inthalatzek hiru puntuz galdu du Biarnoan Ganen igandean bainan joaneko partidan bildu 12 tantoren abantaila aski izan da final-zortzirenetarako sailkatzeko. Datorren igandean, Caussade parean izanen du Emak Hor taldeak eta Rodez Larresorok.

ERRUGBIA


Gizonak - Federale 3 – final-hamaseirenetako itzuliko partidak:

  • Arrangoitze-Basusarri 20 / Donapaleu 10

  • Gan 20 / Larresoro 17

Final-zortzirenak datorren igandean zelai neutroan:

  • Rodez / Larresoro

  • Caussade / Emak Hor

Gizonak - Régionale 2 -final-hamaseirenak:

  • Aspoise Bedous 27 / Azkaine 23

Emazteak - Elite 2 mailako finalerdia Toulonen:

  • Toulon 54 / ASB 8

  • Arroxela 16 / Lons-Paue 10

Arroxela / Toulon finala Elimberrin (Auch) maiatzaren 31an.


ESKUBALOIA


Gizonak - Nationale 2 - azken jardunaldia:

  • Irisarri 20 / Asson 20

Irisartarrak Nationale 3rat jausten dira. Alta beti aintzinetik ibili dira markagailuan Irisartarrak. 7 golen abantaila ere ukan dute bigarren zatian bainan ondotik barreiatu dira eta Asson hurbiltzera eta berdintzera utzi dute hiru minutu baizik ez zirenean gelditzen jokoan. Irisartarrek Nationale 3 mailan jokatuko dute heldu den denboraldian. Haatik, Hendaiak eta Ziberok jada mantentzea lortua zuten azken partida jokatu aintzin. Azken partida galdu dute bainan ez zuen garrantzia haundirik

  • Aveyron 29 / Hendaia 15

  • Limoges 39 / Zibero 30

Lapurtarrek eta xiberotarrek Nationale 2 mailan segituko dute.


Emazteak - Nationale 1 - azken jardunaldia:

  • Celles sur Belle 26 / Euskal Kosta 29

Sasoi bikaina bukatu dute lapurtarrek lehen tokian. Normalki beste multzo bateko lehenaren kontra aritu behar ziren igaiteko partidaren karietara. Bainan diru mailan badakite ez dutela aski aurrekonturik gorago den bigarren maila profesionalean lehiatzeko. Beraz ez dute partida hori jokatuko. Ez jokatzeak isunak ondorioztatu lezake eta isun hori ez ezartzea galdegin diote Frantziako federazioari gutun bidez. Erantzuna aste huntan ukan behar lukete.


Emazteak - Nationale 2 – azken jardunaldia:

  • Tolosa 21 / Zibero 30

Xiberotarrak seigarren.


Emazteak - Ligako finalerdiko bigarren partida:

  • Malaga 20 / Bera Bera 24

Ligako finala jokatuko du Donostiako Bera Berak, Malagan 4 tantoz nagusiturik finalerdietako bigarren partidan, lehena ere irabazi ondotik. Eltxeren kontrako finaleko lehen partida asteazken huntan Donostian, bigarrena Eltxen larunbatean eta hirugarrena behar balitz Donostian litzateke Ekainaren 4an.

 

PILOTA


Esku huskan,


Garaziko lehiaketaren lehen finalerdia astelehenean Garatenean trinketean:

  • 16.00 gazteen buruz buruko finalerdia: Mattin Etxeberri / Manex Etxeberri-Patxeko

  • 17.00 binakako lehiaketaren 1. Finalerdia : Ziarrusta – Ugarte / Etxeberria - Larralde

Armendaritzeko ELHINA txapelketako kanporaketak:

  • Pierre Etxeberri – Luro 40 / Intxauzpe - Larralde 37

  • Maiz – Orhategarai 40 / Lafitte – Lambert 17

Maiatzaren 31-ko finalerdien karietara Ospital, Larralde, Gixandut eta Ducassourekin nahasiko dituzte aste buruko 4 irabazleak pare orekatuen osatzeko asmoz.


Angeluko PILOTARIENAK lehiaketaren finala asteazkenean

  • Ospital – Ducassou / Larralde – Sanchez 

Plaza laxoan, lehen mailako Ipar EHko txapelketako hirugarren eguna

  • Hazparneko Hiribarne – Maitia 30 / Uhaldeaneko Bidart anaiak 24

  • Hazparneko Larrondo – Duhalde 30 / Baigorriko Elgart – Iribarren 26

  • Airetikeko Olhagarai – Oxarango 30 / Baigorriko Goikoetxea – Erreka 16

  • Baigorriko Hariztoi – Luro 30 / Urruñako Elgart – Zigarroa 29

  • Amikuzeko Amulet – Cazenave 30 / Senpereko Azkona eta Otegi 28  

  • Denek Bateko Lafitte – Harizmendi 30 / Lau Herriko Dizabo – Dufau 16

  • Mauleko Queheille – Etxart Sarasola 30 / Amikuzeko Thikoipe – Mendiburu 26

  • Senpereko Goienetxe eta Ellande Jauregi 30 / Itsasuko Fourmeaux – Agerre 18

Datorren aste buruan, lehen eta bigarren mailen arteko pilotari batzuk "barragetan" ariko dira elgarren aurka.


FUTBOLA


Gizonak - Ligako azken eguna

  • Bilboko Athletic 0 / Barzelona 3

  • Alaves 1 / Osasuna 1

  • Real Madrid 2 / Erreala 0

Bukatu da Liga. Athleticek txapeldunen liga jokatuko du laugarren lekua harturik. Osasunak irabazi behar zuen Europarako sailkatzeko beraz ez du lortu eta bederatzigarren lekuan bukatzen du. Erreala 11garren da eta Alaves 15garren.


LASTERKALDIAK


Zegama - Aizkorri:

Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Biek sekulako lasterketa egin dute, eta lehen aldiz irabazi dute Zegama-Aizkorri proba ezaguna. Malen Osa oñatiarra izan da hirugarrena emazteen proban.

Naiara Irigoien eta Iu Net izan ziren azkarrenak Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean ostiralean. Korrikalari nafarrak hirugarren urtez jarraian lortu du garaipena proba honetan. Gizonezkoetan, kataluniar gazteak azkenean jantzi du txapea, azken hiru ekitaldietan bigarren izan ondotik.


Gixuneko POP triatloia:

4. Gixuneko POP triatloia ere bazen aste buru huntan. Louis Vitiello biarnesa eta Camille Deligny normandiarra nagusitu dira.


TXIRRINDULARITZA


Euskal Ziklo iragan da igandean Kanbotik Iratiraino. Maxime Mairot hazpandarrak eraman du 102 km-ko proba eta Mathias Serrut biarnesak 145 km-koa. Ahurtiko Sandie Burguburu-k irabazi du emazteetan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu