Amendüze-Unaso (Baxe Nafarroa)

Larriagoa izan zitekeen istripua azkenean ongi bukatu da Amendüze-Unason

Gizon bat autoarekin urera erori da astearte goiz honetan Amendüze-Unason. Auzoei esker atera dute errekatik.

Larriagoa izan zitekeen istripua azkenean ongi bukatu da Amendüze-Unason
Amendüze-Unaso, artxiboko irudi batean. HERRIKO ETXEA
Ihintza Arrieta
2026/02/10 09:16

Istripu larria gertatu da goiz honetan Amendüze-Unason, baina dena ongi bukatu da. Errekek gainezka egin dute eta gizon bat autoarekin eraman du urak. Jean Claude Mailharin eiherazainak oihuak entzun ditu eta segidan suhiltzaileak deitu ditu.

Sokorriak iritsi bitartean, etxean materiala izanik, gizona uretik ateratzea lortu du, beste pertsona baten laguntzarekin. Suhiltzaileak iritsi dira ondotik eta gizona prebentzioz ospitalera eraman dute. Jean Claude Mailharinek lekukotasuna eman dio Xermin Camblongi.

Interesgarri izanen zaizu