Larzabaletik Baionara, martxoaren 8aren kari hainbat hitzordu antolatuak dira Ipar Euskal Herrian

Martxoaren 8a Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horren kari, hainbat manifestazio antolatuak dira Ipar Euskal Herri osoan. Horrez gain, aitzineko egunetan, mintzaldiak eskainiko dituzte kolektibo desberdinek.

Sutan kolektiboa
SUTAN kolektiboak egindako manifestazio bat Baionan. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2026/03/04 18:12

Martxoaren 8a Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Martxoaren 8an berean, igandez, hainbat hitzordu antolatuak dira Ipar Euskal Herri osoan. Baina horrez gain, mintzaldiak ere proposatuko dituzte kolektibo desberdinek.

Lehenik eta behin, SUTAN kolektiboak « Beste mundu bat feminismotik » lemapean mobilizatzera deitu du igandeko 11:00etan, Baionako geltokitik. Ondotik, pote bat izanen da Epaiskan, jateko eta edatekoarekin ere. Bestalde, martxoaren 5ean, 19:00etan "Antolakuntza feminista, borroka antifaxistaren giltzarri" mahai-inguru bat izanen da, Biltxokon, Uma Ulazia, Argitxu Dufau et Aña Iriartekin.

Itaia kolektiboak ere martxoaren 8an mobilizatzera deitu du « Emakume langileok askatzeko batu borrokora » lemapean, 11:00etan Donibane Garaziko Herriko etxetik, eta 15:00etan Bainoko Merkatu Plazatik. Martxoaren 6an, « Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena » hitzaldia Donibane Garaziko Charlotenian eskainiko dute 18:30etan, baita Baionako Planning familialean ere,19:00etan.

Azkenik, Lartzabaleko itzulgunean « Ez Gitxu Lo » lemapean elgarretaratzea izanen da, 12:00etan. Ondotik bazkari partekatua eta jokoak izanen dira Espelletenian. Hori aitzin, martxoaren 6an, mintzaldi bat izanen da, Espelletenian beti: « Euskal Gatazka Ikuspegi Feministatik », Olatz Dañobeitia eta Maider Galardik emanik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu