Sexu erasoak leporaturik auzipetua zen Zuraideko osteopata bat astearte honetan Baionan. Horrez gain, bi urtez justizia kontrolpean egonen da eta hasi jarraipen psikologikoa aitzina eraman beharko du. Hala ere bere aktibitatea segitzen ahalko du.
2023an bi emazte pazientek Frantziako ARS Eskualdeko Osagarri Agentziari seinalatu zizkioten jestu susmagarriak Zuraideko osteopata baten aurka. Ondotik 200 bat entzuketa pasa eginak izan ziren. Ondorioz 2024an atxiloaldian ezarri zuten eta geroztik justizia kontrolpean ezarria zen. Besarkada luzeak, mezu seduktoreak, paziente bati musua, auzitegian ez zen beste bati bularretako poltsa deslotu zuela baimenik gabe aitortu du. Auzia aitzinatu arau auzipetuak aitortu du ere bere lanaren mugak eta koadroa gainditu zituela eta horregatik psikoterapeuta batekin lan bat hasi zuela.
Lau biktimetarik bi auzitegian ziren
Sexu erasoak leporatzen zizkioten lau emaztek 2017 eta 2023 urteen artean gertatuak. Bik salaketa pausatu dute. Besteek gertatu denaz beren lekukotasunak ekarri nahi izan dituzte. Baten salaketaren ondorioz kondenatu du Baionako epaileak lau hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin emanez. Horrez gain, bi urtez justizia kontrolpean egonen da eta hasi jarraipen psikologikoa aitzina eraman beharko du. Hala ere bere aktibitatea segitzen ahalko du Zuraideko osteopatak.