(Ipar EH)

Lau parek jokatuko dute berezkoetara igotzeko Pro-Am Pilota txapelketa 2026ko otsailean

Bi pare profesional, amateurren lehen mailako Frantziako txapeldunak eta Frantziako Pilota Federazioko komisio profesionalak hautatu pare bat lehiatuko dira. Lehen bikotea da berezkoetara iganen. Araudien berri eman die FFPBk pilota elkarteei.

Lau parek jokatuko dute berezkoetara igotzeko Pro-Am Pilota txapelketa 2026ko otsailean
Pro-Am txapelketaren finala galdu zuten Mariluz eta Etcheberryk iragan otsailean. Mariluz berezkoetara pasarazi dute eta Etcheberryk amateurrekin segitzen du. PILOTA TTIKI
Kriztof Arotzarena
2025/12/09 13:10

Esku huskan, Frantziako Pilota Federazioak gutun bat igorri die pilota elkarteei, azaltzeko nola iraganen den amateurretatik berezko edo profesionaletara eta berezkoetatik amateurrera pasatzeko Pro-Am txapelketa heldu den otsailean. Lau parek parte hartuko dute Pro-Am txapelketa horretan.


Pare bat aukeratuko dute kirol eta teknika arloetan oinarrituz


Amateurren lehen mailako Frantziako txapeldunek osatuko dute pare bat. Berezkoek osatu bi pare izanen dira beste bi lehiakide. Eta laugarren parea, Frantziako federazioko komisio profesionalak hautatuko du kirol eta teknika arloetan oinarrituz, iaz Mariluz eta Etxeberrirekin egin zuten bezala. Haatik iazkoan Lafitte eta Harismendy amateurren Frantziako txapeldunek zuzenki erdietsi bazuten txartela berezkoetara igotzeko, aurten ProAm lehiaketa hori jokatu beharko dute lehen mailako txapeldunek igotzearen kausitzeko. Lau pareak elgarren kontra ari izan ondotik, lehen bikotea da berezkoetara iganen bakarrik. Heldu da horren ondotik bi pilotari gutiago izanen direla berezkoen munduan.


FFPB federazioko komisioa berriz bilduko da uztail bukaeran pilotari berezkogai batzuen kasuak aztertzeko


Baina, Frantziako federazioak zehaztu du ez dela gehiago beharrezkoa jokalari batek profesionalera pasatzeko galdea egitea. Gurrutxaga eta Dufaurekin egin zuen bezala, komisioa uztail bukaeran bilduko da txapelketa desberdinen ondotik eta Esku Pilota sareko lehiaketen ondotik aztertzeko pilotari batzuk gai ikusten dituen berezkoekin aritzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu