Lau urre eta lau zilar irabazi ditu Euskal Selekzioak Pilotako Nazioen Ligan

Espainiako selekzioak eraman du Nazioen Liga hiru urre, bi zilar eta brontze bat bildurik. Euskadik bigarren bukatu du ez zaizkiolako kontatu emazteek esku huskan irabazi bi urreak. 2027an ofiziala izanen da bakarrik emakumezkoen esku huska.

Lau urre eta lau zilar irabazi ditu Euskal Selekzioak Pilotako Nazioen Ligan
Euskadiko Euskal Pilota selekzioak Bilbon eta Barakaldon egin ibilbide bikaine ospatu du. EEPF
Kriztof Arotzarena
2025/12/01 07:31

PILOTA


36 metroko ezkerparetan iragan da Nazion Liga Bilbon eta Barakaldon. Espainiako selekzioak eraman du Nazioen Liga hiru urre, bi zilar eta brontze bat bildurik. Euskadiri ez zaizkio kontatzen emazteen esku huskan irabazi bi urrezko medailak beraz azkenean bigarren da bi urre eta lau zilar erdietsirik. Jakin emazteen esku huska ofiziala izanen dela 2027an bakarrik. Frantzia hirugarren da bi urre eta bi zilar eskuraturik. Larruzko paletan salbu, beste final guztietan presente zen Euskal Selekzioa. Horretan parte hartzen dute Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako plekariek. Iparraldekoek Frantziako selekzioan eta nafarrek Espainiakoan. Eta batzuek ere Espainia eta Frantziaren deiak ukatzen dituzte.

Euskadik urrea erdietsi du gizonezkoen esku huska banaka, emazteen esku huska banaka eta binaka. Baita gizonezkoen zesta-puntan ere.


ESKU HUSKA

Emazteak banaka

1.    Euskadi ; 2. Espainia

Emazteak binaka

1.    Euskadi ; 2. Espainia

Gizonak banaka

1.    Euskadi ; 2. Espainia

Gizonak binaka

1.    Espainia ; 2. Euskadi


ZEZTA PUNTA

Emazteak

1.    Espainia ; 2. Euskadi

Gizonak

1.    Euskadi ; 2. Frantzia


PALA MOTZA

1.    Frantzia ; 2. Euskadi


PALETA LARRUZ

1.    Espainia ; 2. Frantzia


PILOTA EGOKITUA

1.    Frantzia; 2. Euskadi


Trinketa


Berezkoak


Duzunaritzeko lehiaketaren finala

  • Bielle – Gixandut 40 / Darmendrail – Luro 29


Donibane Garazin, Garat lehiaketaren hirugarren eguna buruz buruka astelehenean 16.00

  • Iphar / Orhategarai

Orhategaraik irabazten badu Super Prestigerako sailkatuko da bestenaz lehiaketatik kanpo geldituko da. Ipharrek ez du kasik aukerarik sailkatzeko. Irabazi beharko luke 40 eta 2 sailkatzeko. Ipharrek irabaziko balu baina emaitza hori lortu gabe Gurrutxaga sailkatuko litzateke.

  • Etxeberria / Mariluz

Irabazlea sailkatuko da Super Prestigerako. Saint-Paulek jokatu bi partidak galdu baititu.

Asteleheneko partiden ondotik Super Prestigerako multzoak zozketatuko dituzte. Hiruko bi multzo izanen dira. Batean Larralde buru izanen da. Bestean, Ospital edo Ducassou. Zozketatuko dute multzo burua. Pierre Etxeberrik ere parte hartuko du zozketan baita lehen faseko bi multzoetako lehenek ere.


Amaturretan,


Ipar Euskal Herriko txapelketako finalerdiak Garindaineko trinketean

Lehen mailan

  • Sarako Larretxea eta Etxeberri 40 / Sarako Iribarren eta Lekuona 18

  • Urruñako Bizkubi eta Etxegoin 40 / Hazparneko Hiribarne eta Maitia 33

Artekoak

  • Itsasuko Paguegy eta Sahasquet 40 / Baigorriko Eiherart eta Saldubehere 30

  • Goizeko Izarrako Garrateix eta Bidart 40 / Abarratiako Hargindegi – Etxeberri 25

Finalak abenduaren 14an Garindainen.

 

Ezkerparetan, binakako txapelketaren bigarren egunaldia

  • Altuna -Ezkurdia 22 / Elordi-Zabaleta 14

  • Artola-Imaz 22 / Larrazabal-Mariezkurrena 19

  • Zabala-Martija 22 / Etxeberria-Rezusta 12

  • Laso-Albisu 22 / Jaka-Iztueta 6

 

Zezta punta


Ipar Euskal Herriko txapelketaren finala lehen mailan

  • Maule (Libois - Oyhenard) 15 -15

  • Kostakoak (Garcia - Basque) 14 -13

Eusko Label Winter Series


Johan Sorozabal ez da aritzen ahalko astelehen honetan Gernikan. Aztal belarria edo orkatila kolpatua baitu. Ondorioz Jean Olharanek ordezkatuko du Gorka Sorozabalekin kantxaratzeko. Parean Erkiaga eta Ibarluzea lehiatuko dira. Pare honek partida garrantzitsua du Gernikan. Lehen partida galdua zutelako. Beste galtze batek arriskuan jarriko lituzke txapelketako finalerdietara sartzeko aukerak.


ERRUGBIA


TOP14 txapelketako 11. eguna

  • Baiona 22 / Lyon 20

9 puntuko aitzina bazuen markagailuan 63. minutuan. Baina Lyonek ez du amore eman. Baiona hurbildu zaio baina azken hitza ukan dute xuri urdinek, hogeigarren garaipena segidan eskuratzeko Jean Dauger zelaian. Bosgarren da sailkapenean.

Txapeldunen Kopako lehen egunaldia Baionan ostiralean (abenduak 5) 21.00

  • Aviron / Hego Afrikako Stormers

 

ProD2 mailako 13. Eguna, ostiralean (abenduak 5) 19.30:

  • BO / Valence Romans

Hamaikagarren dira xuri gorriak. Kasu bigarrena dute Agilera zelaian hartuko ostiralean.

 

Federale 1 txapelketako 10. Eguna :

  • Nafarroa 36 / Layrac 17

Nafarroa seigarren

 

Federale 3 – 9. Eguna :

  • Barkoxe Mendikota 31 / Bardoze 20

  • St Sèverin 26 / Donapaleu 11

  • Capbreton 34 / Hendaia 27

2. Hendaia ; 3. Donapaleu ; 4. Barkoxe Mendikota ; 9. Bardoze

 

ESKUBALOIA


Gizonak


Ligako hamaikagarren eguna

  • Bidasoa Irun 34 / Valladolid 24

Bidasoa laugarren

 

FUTBOLA


Gizonak


Ligako 14. eguna :

  • Levante 0 / Athletic 2

  • Erreala 2 / Villareal 3

  • Mallorka 2 / Osasuna 2

  • Barzelona 3 / Alaves 1

8. Athletic ; 9. Erreala ; 14. Alaves ; 17. Osasuna

 

IZOTZ HOKEIA


Magnus ligako 21. eguna:

  • Cergy-Pontoise 2 / Angeluko Hormadi 3 – penaltietan nagusitu da Hormadi.

Magnus ligako 22. Eguna asteartean (abenduak 2) 20.30:

  • Hormadi / Marseille

 

LASTERKALDIAK


Baionako La foulée du Partage 10 kilometroko elkartasun proba iragan da.

  • Nicolas Apiou eta Emma Pédelaborde biarnesak garaile

Interesgarri izanen zaizu