Hazparne (Ipar EH)

Lau urteko adostasun bat finkatu dute Lauak enpresako zuzendari nagusiak eta Wipro multinazionalak

Joan den astean aeronautika alorrean ari den Lauak enpresak jakinarazi du bere kapitalaren %51 Indiako Wipro multinazionalari saldu diola. Enpresaren jabetzaren gehiengoa Wipro Indiar multinazionalaren esku denez, nola antolatuko da enpresa?

Lauak enpresako bi jabeak 2025ko buxetaren saloinean. Argazki hau Lauak enpresaren webgunetik hartua da.
Lauak enpresako bi jabeak 2025ko buxetaren saloinean. Argazki hau Lauak enpresaren webgunetik hartua da.
Kattalin Harispuru Diribarne
2025/06/20 15:59

Lauak enpresako langileak zer bilakatuko dira?

Joan den astean Lauak enpresak jakinarazi duenez, bere kapitalaren %51 Indiako Wipro multinazionalari saldu dio. Salmenta hau Mikel Charritton en arabera gauza on bat da multinazional horrek garapena ekartzen ahalko baitu, hala nola teknologikoa edota internazionala mailan garatzeko. Enpresako antolamendua adosmen batekin finkatu dute. Lau urteko plan bat adostu dute bi buruek, zeinetan adostu den Mikel Charriton Lauak enpresako jabe ohia bederen ondoko lau urteetan zuzendari nagusia egonen den eta enpresako langileek ere bederen 2029a arte Lauak enpresan lan egiten ahalko duten. 4 urte hoerietan zehar enplegu berri batzu sortuko dituzte garatzeko helburua baita, hala nola Indian, Frantzian diren sektoreetan, eta beste. Garapen horren heldurua munduko lehiaketan maila on baten atxikitzea da. Mikel Charriton-ek gehitu du deslokalizazio arriskurik ez dela izanen ez delako Wipro indiar multinazionalaren helburua.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu