Donibane Lohizune (Lapurdi)

Lau urtez promotoreen erasoak jasan ditu Akotzen bizi den Baptiste D’Alemanek

Saran sortua, gaur egun Donibane Lohizuneko Akotz auzoan, Lafitenia hondartzatik hurbil, kanping ohi batean bizi da. Apartamendu baten alokatzaile da eta azken urte hauetan lekuaren jabe bilakatu ziren promotoreak haren kanporatzen saiatu dira.

Lau urtez promotoreen erasoak jasan ditu Akotzen bizi den Baptiste D’Alemanek
Euskal kostako bista ederran du seguruenik Baptiste D’Aleman-ek, Akotzeko auzoan, Lafitenia hondartzaren gainaldean bizi da.
2025/03/19 11:30

Euskal kostako bista ederrena du seguruenik Baptiste D’Aleman msuikariak. Akotzeko auzoan, Lafitenia hondartzaren gainaldean itsasoak eta hondartzak osatzen duten zirkulu arkua begipean du goizero. Gune hortan kanpin ohi batean den apartamendu bat alokatzen du 2016tik.

Promotoreek kanpina erosi aintzin izenpetutako kontratu batek babesten du Baptiste D’Aleman eta hainbat errekutsoren ondotik justiziak bere alde egin zuen. Baina 4 urteko bataila luzea izan dela erran digu.

"Promotoreak nere usatzen saiatu dira iritsi ziren mementutik, egiazko gerla juridiko eta humanoa izan da. Nere egurra lapurtu didate, nere scootera. Gauaz etortzen zen gizon bat elektrika nere mozteera, eta ohiuka egitera, nere kanporatzeko."

Baptiste D’Aleman-ek ez du inoiz bortizki erantzun. Sekulan ez du berantarekin pagatu bere alokairua. Pareko bortizkeriari, lasaitasunez erantzutea erabaki zuen.

Azkenean 2028 arte luzatu dio bere alokatze kontratu justiziak. Anartean beti han bizi da argindar eta urik gabe mementuko baina Donibane lohizuneko herriko etxeak bere gain hartuko ditu hainbat lan eta elektrika eta uraren berriz plantatzea.

Musikariak ez du amore eman urte luze hauetan, bere osasun eta aurrezkiak ezarri ditu bataila hortan. Borroka pertsonala bakarrik ez da izan. Euskal kostak ezagutzen duen problematik zabalago bati erantzun nahi dio.

"Ez dugu nahi piskanaka gure leku eder guziak kanpotiarren esku utzi [...] Piskanaka denak joaten bagira eta leku ederrenetan plantatzen badira, deus ez defenditzeko... Zirko handi batean bizi gira, nun ez den gehiago arimarik, ez lekukorik ere."

Gaur egun protomoreak legezko likidazioan dira. Lekua erosiko duten ondoko jabeekin zentzua duen proiektu bat sortzeko xedearekin da Baptiste d’Aleman.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu