Laugarren aldiz irabazi du "Super Prestige" pilota lehiaketa Peio Larraldek

Hirugarren aldiz jokatu dute finala parez pare Larraldek eta Ducassouk eta hiruetan nagusitu zaio hazpandarra itsasuarrari. Igandean 40 - 29 irabazirik laugarren titulua erdietsi du Larraldek. Ducassouk sei titulu dauzka Donibane Garazin.

Laugarren aldiz irabazi du "Super Prestige" pilota lehiaketa Peio Larraldek
Laugarren txapela jantzi du Peio Larralde hazparneko pilotariak Donibane Garazin. ESKU PILOTA
Kriztof Arotzarena
2026/01/05 08:08

PILOTA

 

Berezkoetan, Donibane Garaziko Super Prestigeko finala igandean:


·        Peio Larralde 40 / Battitta Ducassou 29


Duela hamar urte zuzen nagusitu zen lehen aldiz Larralde Garazin. Eta Ducassouk ez du bere zazpigarren txapela jantzi ahal izan Garatenean. Txapelketa bikaina burutu du Peio Larraldek hastetik bururaino. Igandeko finalean, partida ongi hasi du zortzi tantoren abantaila hartuz baina Ducassou gibeletik etorri zaio. 23 eta 20 aitzinean zenean Ducassouk opari bat egin dio eta Larraldek 23na berdindu ondotik garaipeneko bidea atxiki du. Zortzi sake sartu ditu hazpandarrak eta Battitta Ducassouk zazpi. Ez du beraz horrek sortu desberdintasuna markagailuan. Hirugarren finala zuten parez pare jokatu bi pilotariek eta hirugarrena irabazi du Larraldek. Lau orotara. Zenbakiekin segitzeko, azken hiru edizioak eraman zituen Luis Sanchezek.

Aitzin partida bazen eta Arai Murillo nafarrak 40 – 19 gaina hartu dio Manex Etxeberri Patxekori.

 

Astelehen arratsalde honetan Garatenean 16:00:

·        Iribarren – Lekuona / Hiribarne - Hariztoi

 

Amaturretan, Frantziako binakako txapelketako finalerdiak

Larunbatean Arrangoitzen:

Helduetako B mailan 

·        Itsasuko Duhalde eta Paraxu 40 / Oztibarreko Aizager eta Luku 22

·        Amikuzeko Agerre eta Amulet 40 / Mauleko Queheille eta Etxart Sarasola 36

Helduetako A mailan

·        Sarako Larretxea eta Etxeberri 40 / Airetikeko Jauregiberri eta Iribarren 28

·        Urruñako Bizkubi eta Etxegoin 40 / Baigorriko Barrenetxe eta Larre 37

Larunbatean Uztaritzen, artekoak:

·        Itsasuko Pagueguy eta Sahasquet 40 / Abarratiako Hargindegi eta Etxeberri 12

·        Goizeko Izarrako Garrateix eta Bidart 40 / Baigorriko Eiherart eta Saldubehere 35

Finalak urtarrilaren 11an Arrangoitzen. Helduetako A mailakoa zuzenean Euskal Irratietan.

 

Ezker paretan, binakako txapelketaren zortzigarren eguna

·        Altuna – Ezkurdia 22 / Jaka – Iztueta 16

·        Laso – Albisu 22 / Artola - Imaz 12

·        Zabala – Martija 22 / Elordi - Zabaleta 15

Astelehenean Tolosan

·        Jaka – Iztueta  / Larrazabal – Mariezkurrena

 

ERRUGBIA

 

TOP 14 txapelketako 14. eguna larunbatean


·        Montpellier 62 / Baiona 22


Aurpegi ona erakusten badute xuri urdinek Jean Daugerko gottorlekuan, hortik ateratzen direnean zailtasun handiak badituzte. Sailkapenean Aviron bederatzigarren lekuan da.


Txapeldunen kopako hirugarren eguna urtarrilaren 10ean 21:00 :

·        Inglaterrako Leicester / Baiona

 

ProD2 txapelketako 16. eguna urtarrilaren 9an 21:00:

·        Brive / BO

 

Nationale 2 txapelketako 13. eguna kari urtarrilaren 11an 15:15:

·        Donibane Lohizune / Langon

Partida zuzenean Euskal Irratietan

 

ESKUBALOIA

 

Emazteak

 

Nationale 1 txapelketako 10. eguna

·        Euskal Kosta 34 / Saint Sébastien Sud Loire 25

Lapurtarrak laugarren dira sailkapenean

 

 

FUTBOLA


Gizonak


Ligako 18. eguna

·        Derbia: Osasuna 1 / Athletic 1

·        Erreala 1 / Atletico 1

·        Alaves 1 / Oviedo 1

8. Athletic; 12. Osasuna; 13. Alaves; 15. Erreala

 

IZOTZ HOKEIA


Magnus ligako 30. eguna igandean :

·        Angeluko Hormadi 5 / Gap 3

Sailkapenean bederatzigarren dira angeluarrak.


31. eguna urtarrilaren 9an :

·         Bordele / Angeluko Hormadi

Interesgarri izanen zaizu