(Ipar EH)

Laugarren lehiaketa jarraian eraman du Battitta Ducassouk

Sara, Lekorne, Milafranga eta azkenik Donapaleukoa irabazi ditu jarraian Ducassouk. 40 - 17 nagusitu da Amikuzen Julen Mariluz gaztearekin finalean Espinal eta Guichanduten aurka. Orain banakako denboraldiaren prestakuntzan sartuko da itsasuarra.

Laugarren lehiaketa jarraian eraman du Battitta Ducassouk
Battitta Ducassou forma hoberenean banakako denboraldia prestatu aintzin. ESKU PILOTA
Kriztof Arotzarena
2025/10/13 06:39

PILOTA

 

Esku huska trinketean,

 

Berezkoetan, Sara, Lekorne, Milafranga eta azkena Donapaleun. Laugarren garaipena jarraian erdietsi du binakako lehiaketa batean Battitta Ducassouk.

Donapaleuko txapelketaren finala

·        Mariluz – Ducassou 40 / Espinal – Gixandut 17

 

Heldu den igandean (urriaren 19an) Baigorriko Herriarena lehiaketaren finalerdiak

·        Etxeberria – Orhategarai / Pierre Etxeberri – Iphar

·        Ospital – Luro / Larralde – Lambert

 

Egutegian atxikitzeko ere, aintzin ostegunean: Angeluko Human’Isa elkarte humanitarioaren aldeko partidak Baionako Moderno trinketean 18.30 – banakako norgehiagokak:

·        Aintzin partida: Ahetz Etxart Sarasola urdiñarbetarra / Mattin Durruti aihertarra

·        Partida nagusia: Peio Larralde / Mathieu Ospital

 

Astelehen huntan (urriaren 13an), Donibane Garazin, Ihiztarien Kopako final-laurdena 17.00:

·        Teillery – Dufau / Niang - Lambert

 

Lehen mailan, Iparraldeko txapelketaren bigarren egunaldia Arrangoitzen

·        Amikuzeko Amédee Lafitte - Mendiburu 40 / Sarako Larretxea - Etxeberri 26

·        Sarako Iribarren - Endara (Lekuonaren ordez) 40 / Atzarriko Antxordoki - Retegi 16

·        Goizeko Izarrako Santamaria - Etxamendi 40 / Errenteriako Taberna - Chapuso 29

·        Urruñako Elgart - Zigarroa 40 / Irisarriko Etxegarai - Bidart 25

·        Baigorriko Etxeberri - Alkasena 40 / Denek Bateko Etxeberri - Haristoy 33

·        Baigorriko Barrenetxe - Larre 40 / Urruñako Agirre - Benesse 19

·        Urruñako Bizkubi - Etxegoin 40 / Hazparneko Amestoy (Hiribarneren ordez) - Maitia 8

·        Airetikeko Jauregiberri - Iribarren 40 / Atzarriko Massonde - Amestoy 24

 

Ezker paretan,

 

4 terdiko txapelketa, final-laurdenetako ligaxkako lehen eguna:

A multzoan

·        Altuna 22 / Peña 13

·        Bakaikoa 22 / Zabala 21

B multzoan

·        Ezkurdia 22 / Larrazabal 19

·        Jaka 22 / Etxeberria 18

 

Bote Luzea,

 

EH-ko finala irabazi du Gipuzkoak Bizkaiaren kontra Senperen

 

Emazteak

 

Esku huskan, Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde nagusitu dira Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. Partida ederrean, 17-22 garaitu dituzte Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal.

 


ERRUGBIA

 

Emazteak

 

Elite 2 mailako bigarren eguna

·        AS Baiona 13 / Rennes 24 – lapurtarrak azken

 

Gizonak

 

TOP14 txapelketako seigarren eguna

·        Paue 47 / Aviron 24

Zer arratsalde txarra bizi izan duen Baionak larunbatean Biarnoan. Ez badu aintzineko bi partidetan erakutsi engaiamendu bera erakutsi, zorte txarra ukan du. 6 jokolari kolpatu zaizkio : Martocq, Lévêque, Iturria, Chouzenoux, Maqala eta bereziki Machenaud. Lotailu gurutzatuak hautsi bailituzke erdilariak. Baionak lehen tokia uzten du seigarrenera jausteko. Larunbatean Clermont errezebituko du.

 

Nationale 2 – 5. eguna

·        Donibane Lohizune 26 / Valence 13

·        Graulhet 21 / Maule 21 - berdinketa

·        Marmande 44 / Angelu 15

Sailkapena : 5. Donibane Lohizune / 10. Maule / 11. Angelu

 

Federale 1 - 5. eguna

·        Nafarroa 28 / Bergerac 22

Sailkapena: Nafarroa laugarren

 

Federale 2 – 4. eguna :

·        Derbia : Bokale 15 / Hazparne 16

·        Mugerre 36 / Nabarrenkoxe 29

·        Ger Séron Bédeille 22 / Arrangoitze Basusarri 16

·        Morlaas 40 / Larresoro 31

Sailkapena : 2. Arrangoitze Basusarri / 4. Mugerre / 7. Bokale / 8. Hazparne / 11. Larresoro

 

Federale 3 – 3. Eguna :

·        Bardoze 16 / Hendaia 22

·        Barkoxe Mendikota 31 / Hagetmau 10

·        Donapaleu 37 / Capbreton 28

Sailkapena : 1. Hendaia / 3. Donapaleu / 4. Bardoze / 7. Barkoxe Mendikota

 

  

ESKUBALOIA

 

Emazteak

 

Nationale 1 – bosgarren eguna  

·        Celle sur Belle 37 / Euskal Kosta 26 – lapurtarrak bosgarren

 

Nationale 2 - bosgarren eguna

·        Zibero 22 / Lège Cap Ferret 26 – xiberotarrak hamargarren

 

Gizonak – Ligako 5. Eguna:

·        Bidasoa Irun 32 / Huesca 24 – gipuzkoarrak lider

 

 

IZOTZ HOKEIA

 

Magnus ligako bederatzigarren eguna:

·        Amiens 2 / Angelu 0. Ostiralean Chamonixri zafraldia eman ondotik, Amiens seigarrenaren lerratokian galdu du Hormadik eta bederatzigarren

 

 

FUTBOLA

 

GIZONAK

 

Frantziako kopako bosgarren itzulia

·        Cadaujac 0 – Aviron Bayonnais Football 6

·        Targon 2 – Les Croisés de Saint-André Bayonne 1

·        Mazères Uzos Rontignon 2 – Arin Luzien 2. Penaltietan galdu dute lapurtarrek

 

EMAZTEAK

 

Liga – zazpigarren eguna

·        Granada 2 / Erreala 2

·        Tenerife 0 / Eibar 1

·        Athletic 1 / Real Madrid 4

Sailkapena : 4. Erreala / 11. Eibar / 15. Athletic

 


LASTERKETAK

 

Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa

·        Hodei Lujanbio gipuzkoarra eta Emmanuelle Bence lapurtarra garaile

 

Euskal Race Landibarren

·        Patrick Laqueche eta Eider Simon txapeldun

 

Kintoa Kurri Bankan 20 km

·        Benoit Semerena eta Mélanie Tricaudek irabazi dute

 

Errobiko 10 kilometroak Baionan

·        Aviron taldeko Cédric Simovis eta Emilie Morier nagusitu dira

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu