(Ipar EH)

Lehen mailako esku huskalari hoberenak lehiatuko dira Ipar Euskal Herriko txapelketaren karietara

Iaz Sarako Peio Larretxea eta Unai Etxeberrik irabazi zuten finala Urruñako Jon Biscouby eta Iñaki Etxegoinen kontra. Urruñarrek zuten ondotik Frantziako txapelgoa eraman. Geroztik Larretxea, Etxeberri eta Biscouby berezkoen mailara igan dira.

Lehen mailako esku huskalari hoberenak lehiatuko dira Ipar Euskal Herriko txapelketaren karietara
40 - 29 nagusitu zitzaizkien saratarrak urruñarrei iazko finalean. IPARRALDEKO PILOTA BATZORDEA
Kriztof Arotzarena
2026/10/02 07:00

Esku huskari dagokionez, Arbona eta Heletako Joko Berriko finalak iragan ondotik heldu da Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatu Ipar Euskal Herriko txapelketa. Hamasei parek parte hartuko dute aurtengo txapelgoan eta lau multzotan banatuak izan dira.


Hona aste buru honetako hitzorduak:


Ostiralean (urriaren 2an) Arrangoitzeko trinketean:

  • 19:00 Denek Bateko Etxeberri eta Haristoi / Lau Herriko Dufau eta Lafitte

  • 20:00 Airetikeko Iribarren eta Jauregiberri / Urruñako Elgart eta Zigarroa


Larunbatean (urriaren 3an) Sarako trinketean:

  • 17:00 Sarako Iribarren eta Lekuona / Irisarriko Etxegarai eta Bidart

  • 18:00 Sarako Etxeberri Patxeko eta Zozaya / Noizbaiteko Hiribarne eta Larralde


Larunbatean (urriaren 3an) Itsasuko trinketean:

  • 16:00: Urruñako De La Fuente eta Etxegoin / Itsasuko Duhalde eta Paraxu

  • 17:00: Noizbaiteko Inxauzpe eta Duhalde / Goizeko Izarrako Etxeverz eta Zubiat

Igandean (urriaren 4an) Baigorriko trinketean:

  • 16:00: Zaharrer Segiko Ibarrola eta Jauregi / Errenteriako Barandiaran eta Chapuso

  • 17:00 Zaharrer Segiko Etxeberri eta Alkasena / Urruñako Agirre eta Benesse


Manex Etxeberri Patxeko eta Aingeru De La Fuente pilotarien elkarrizketak entzungai artikulu honi lotua den soinuaren bidez

Interesgarri izanen zaizu