Lehen zerratze historiko bat France 3 Euskal Herrirendako

France 3 Nouvelle Aquitaine telebistaren zuzendaritzak France 3 Euskal Herriren berrisailaren kentzea erabaki du, 15 egunez, eguberriko bakantzetan, diru murrizketengatik. Lehen aldia da zerratzen dutela, 1992an sortu zenetik.

Lehen zerratze historiko bat France 3 Euskal Herrirendako
France 3 Euskal Herri France 3 Nouvelle Aquitaine telebistaren ardatz bat da, haien erabakien menpe. FRANCE 3 EUSKAL HERRI
Xarlot Etxeberri
2025/12/19 17:35

France 3 Nouvelle Aquitaine telebistaren zuzendaritzak France 3 Euskal Herriren berrisailaren kentzea erabaki du eguberriko oporretan. Hain zuzen ere, 15 egunez ez dute berrisailik eskainiko, ez frantsesez, ez euskazaz, diru murrizketengatik. Lehen aldia da zerratzen dutela, 1992an sortu zenetik.

France 3 Euskal Herriko langileek erabaki hori deitoratzen dute, zerbitzu publikoaren aurka joaiten dela uste dutelako. Haien arabera, hurbileko berriak murriztea erabaki dute zuzendaritzakoek, ikusleak abisatu gabe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu