Baiona (Lapurdi)

Lehertu da besta Baionan

17:00etan bota dituzte gakoak herriko etxeko balkoitik, eta 18:00etan eman diete hasiera besta alternatiboei Patxa plazan.

Lehertu da besta Baionan
Baionako besten irekitze ofiziala Herriko Etxean eta alternatiboa, Patxa plazan. Bertrand Lapegue/POOL/SUD-OUEST eta EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2026/07/15 22:11

Txalapartaren doinuekin eman diete hasiera Baionako besta alternatiboei. Azken urteetan 'Xina' deitu Pyrénées ostatuaren lehen estaiatik egiten bazen ere irekitze ekitaldia, besta alternatiboen hamargarren urteurrena ospatzeko, Patxa plazan berean egin dute ekitaldi osoa.

“Ongi etorri Baionako bestetara”, “herri bat gaztetxe bat” edo “besta herrikoi, euskaldun eta feministak” gisako banderolak ikus zitezkeen, bai eta Palestinaren aldeko bandera, ikurrina handiaren ondoan zintzilik.

Urtero toki berezia uzten diote Baionako bestetan herrian inplikatua den talde bati. Eta aurten Kolektibo TransMariBiBollerari eman diote hitza.

Kontzertuak izan dira ondotik Patxa plazan eta aldi berean, bukatu berri zen ere herriko etxean besten irekitze ofiziala, mukuru betea zen plazan. Bertan ere, Euskal Herria banderola erraldoi bat hedatu dute plazaren erdian.

Interesgarri izanen zaizu