Aita saintu berria izentaturik izan da eta Leon hamalau hautatu du izen gisa Robert Prevost 69 urteko amerikar kardinalak.
Aita saindu berria izendaturik izan da ostegunean Vatikanoko plaza bete baten aitzinean. Leon XIV hautatu du izen gisa Robert Prevost 69 urteko amerikar kardinalak. Frantzisko I aitzineko aita sainduaren hullaneko bat da, eta antzeko ideiak partekatzen dituzte. Frantziskoren lanaren jarraikitzeko xedearekin agertzen da beraz. Bere lehen hitzak bakearen alde izan dira.