Lasa (Baxe Nafarroa)

Loturak Festibalaren 4. edizioa berezitasunekin iragan da

Garaziko Xofaldia Produkzioak eta Gaztetxeak Leire Iribarne Olhagaray omentzeko Loturak festibala antolatu dute ekainaren 12tik 14ra.

Loturak Festibalaren 4. edizioa berezitasunekin iragan da
Tolosako Totun taldeak Loturak Festibalean parte hartu du ibiakoitzean
Kattalin Harispuru Diribarne
2025/06/17 10:01

Garaziko Gaztetxea eta Xofaldia Produkzioak Loturak festibala antolatu dute, haien laguna zen Leire Iribarne Olhagaray omenduz. 2022ko urtarrilaren 28an, Baxe Nafarroko kantariak bizia galdu zuen auto istripu batean. Leire oroituz Euskal Herriko eta Tolosako lagunak Garazin elkartzen dira ekaineko bigarren astean, elkarrekin kantatzeko eta musika egiteko. Loturak Festibala, musika eta natura uztartzen dituen festibala da, azken egunean mendi martxa musikatu bat antolatzen dute.

Egitaraua:

Ostegunean, Loturak festibalaren lehen egunean, Garaziko Gaztetxean bi kontzertu antolatu ziren karrikan. Lehenik, Tolosako Orphée taldea igan zen oholtzara, eta ondoren, Paxkal Irigoyenen Xak talde berria.

Bigarren egunean, Bloñ taldeak bere azken kontzertua eskaini zuen Lasako elizan. Kontzertu berezia izan zen, taldeak musika-arra-moldaketak egin zituen eta gomita bereziak izan zituen. Gomiten artean, Garaziko Gaztetxeko korala eta Iparraldeko musika eskolako haurren koralak izan ziren. Momentu hunkigarria izan zen, eta jende anitz bildu zen Lasako elizara.

Gaualdia Lasako herriko gelan segitu zen. Trouble, Bordeleko dantza taldearen ikuskizunarekin hasi zen besta. Dantza saioaren ondoren, Tolosako bi taldek jo zuten: Totun taldeak, eta Terestesa taldeak.

Tolosako eta Euskal Herriko lagunek Munhoa mendia igan dute Leireren omenez.Igandean, mendi martxa antolatu zuten antolatzaileek Munhoa mendira. Hainbat ezaugarri berezi zituen aldi honetakoak, Beñat Iribarne, Leireren kusiak eta xorietan adituak, ibilaldian zehar xorien aurkezpen bat egin zuen, parte-hartzaileei inguruko faunaren informazioa emanez. Beste urteetan bezala, mendi martxaren bidez Tolosako eta Euskal Herriko lagunek Leirek maite zituen kantuak kantatu zituzten, pausoak ematen ari ziren bitartean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu