Luhusoko plaza harrotu du Baigurako Libertimenduak

Ikusgarri paregabea eskaini zuten antzerkilariek, bolantek, musikariek eta bertsolariek otsailaren 22an. Libertimendua ederki iragan zen aro ederra lagun. Aitzineko hilabeteetan egin lan handiaren emaitza gerizatu du Luhusoko plazak.

Luhusoko plaza harrotu du Baigurako Libertimenduak
Hamasei zirtzilek parte hartu dute Baigurako Libertimenduan Luhuson. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/02/23 09:09

Naturaren inguruan eta kultura munduan gertatzen ari diren gehiegikeriak, besta eta kabalkada antolatzaileen helburu ekonomikoak, euskaldunen kontraerranak, laborantzaren aktualitatea, Frantziaren armatzerako konplizitatea edo/ta espekulazioa etxebizitzan… Gai franko kritikatu dituzte Baigurako zirtzilek Libertimenduaren karietara Luhuson. Antzerkiaz gain, bertsolarien, bolanten eta musikarien emanaldi bikaina ere preziatu da.

Interesgarri izanen zaizu