Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da

Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrer. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.

Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da
Lurdes Iriondo pastoralaren aurkezpena Intza eta Leire Casamajou idazleekin. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/06 12:32

Neskenegun arratsan Sohütako gela ttipiegi zen pastoralaren aurkezpen publikoarentako. Datorren urtean Sohüta-Hokiren aldi izanen baita pastoralaren emaiteko, Lurdes Iriondo (1937-2005) kantaria izanen delarik gaia. Dantzaz kanpo, aipaldiak oro euskaraz egin dira xuxenezko itzulpena bermaturik zelarik kaskoen bidez.

Intza eta Leire Casamajou  Idazleek Lurdes Iriondo presentatu dute, baita azaldu zentako hautatu zuten eta nola ekarriko duten pastoraleala. Errejent dantza ta kantore eramaileek ere hitza hartu dute besteak beste heien baldintzen orroitarazteko. (Errejenta Battitta Berrogain ; Kantu eramaileak: Pascale Elichondeborde eta Jean Louis Bidabe Aramburu; Dantza eramailea: Fabrice Pinque; Dendarien eramailea: Silvie Etxart)

Lurdes Iriondoren kantore bat behatzearekin bukatu dira mintzaldiak eta denek beren izena emaiteko parada bazuten izan arizale ala laguntzaile gisa parte hartzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu