300 bertsozalek jarraitu dute Bardozeko ezker paretan Xilabako azken final aitzinekoa. Urtarrilaren 31n jokatuko da finala Donibane Lohizunen.
Xilabako azken final aitzinekoa irabazita, urtarrilaren 31an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Maddi Ane Txoperena Hendaiako bertsolariak. Bardozeko ezker paretan jokatu da 2025-26 Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken final aitzinekoa, ia 300 lagunen aitzinean. Bertsularien lagunak Elkarteak antolatu du saioa, Bardozeko herriko etxea eta Bardozeko ikastolaren laguntzarekin.
Maddi Ane Txoperenarekin batera, Miren Artetxe, Maddalen Arzalluz, Aitor Servier, Irantzu Idoate eta Elixabet Etxandi sailkatu dira Donibane Lohizuneko Jai Alaiean jokatuko den final handirako.
Bardozeko saioa Maddi Ane Txoperenak irabazi badu, ondotik sailkatu dira Aitor Servier, Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Karlos Aizpurua.