Heleta (Baxe Nafarroa)

Maddi Heguyri buruzko 'Hegal egiten' liburua plazaratu du Eneko Bidegainek

Maddi Heguy Iparretarrak taldeko kideari buruzko obra aurkeztu du Eneko Bidegainek. 1986ko abenduko Maddi Hegiren presondegi ihesaldian oinarritzen da kontakizuna, baina fikziozko obra da.

Maddi Heguyri buruzko 'Hegal egiten' liburua plazaratu du Eneko Bidegainek
Elkar argitaletxearekin plazaratu du bere azken liburua Eneko Bidegainek. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/10/22 08:00

Heletako zentroan, Maddi Hegiren sortetxean, IKko militantearen bizia argitan ezarri dute. Pasa den astean, Eneko Bidegain idazleak bere azken liburua aurkeztu zuen: Hegal egiten.


1986ko abenduan Maddi Hegiren presondegi ihesaldian oinarritzen da kontakizuna. Ez da lehen aldia Iparretarrak taldeari interesatzen dela Eneko Bidegain: 2007an atera zuen Iparretarrak erakunde politiko armatu baten historia izeneko saiakera.


Aldi honetan, fikziozko kontakizuna nahi izan du proposatu, "gertakarietan murgiltzeko" eta "beste gisako lotura batzuen egiteko pertsonaien artean edo gertakarien artean". Emozioen garatzeko parada ere eman dako fikzioak. Hala ere, oinarri batzuen ukaiteko ikerketa lan handia eraman du Eneko Bidegainek: elkarrizketak, lekukotasunak edota Maddi Hegiren gutunak miatu ditu.


Bidarteberriaren garrantzia


Heletako zentroan, Bidarteberrian, Maddi Hegiren sortetxean berean egin zuten aurkezpena urriaren 16an ostiralez. 50 bat pertsona hurbildu ziren: kanpoko jendea baina sustut Heletarrak: Maddiren familiakoak, belaunaldikoak edota gazte batzuk ere.


Denek erran daukute memoria lan horren egitea garrantzitsua zela, gertakari horiek eta Maddi Hegi ez ditzagun ahantz. Nahiz eta azken kabalkadan begi kliska bat egina izan zakon, aurkezpenean ziren Heletarrek aitortu daukute Maddi Hegi eta Popo Larren biziak eta istorioak guti aipatu eta aipatzen zirela herrian.

Horra Maddi Hegiren iloba baten eta ondotik denboran Maddi ezagutu zuten bi herritarren ihardokitzeak:


Jakin beste aurkezpen batzuk eginen dituela Eneko Bidegainek: Maulen izanen da azaroaren 12an edota Baionan 27an.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu