Mailaren atxikitzea da Angeluko Genêts futbol taldearen helburua aurten

National 2 mailan ari da iaz bezala Genêts taldea baina azken unean ukan zuen DNCG diru kontuak aztertzen dituen frantziar erakundearen baimena horretan jarraitzeko. Bi porroten ondotik garaipena lortu zuen eta larunbatean liderra hartuko du Angelun

Mailaren atxikitzea da Angeluko Genêts futbol taldearen helburua aurten
Azken partidek ondorioztatu dinamika ona atxiki nahi lukete angeluarrek. GENETS
Kriztof Arotzarena
2026/10/02 16:45

Bi porroten ondotik hiru garaipen lerrokatu dituzte angeluarrek


Okzitaniako Tolosan galdu zuten lehen partida lapurtarrek eta bigarrena Angelun Paueko B taldearen aurka nahiz eta partida onak burutu zituzten. Etxeko porrota ahanzteko ideia ona ukan zuten ondotik Rodezen nagusitu baitziren. Frantziako Kopan ere lehian sartu ziren hirugarren itzulia kari. Aire-sur-Adour kanporatu zuten lehenik (1-5) eta iraileko azken asteburuan gailendu ziren Seignosse-Capbreton taldearen zelaian (1-2). Heldu da txapelketa eta kopa kontuan hartuz azken hiru partidak irabazi dituztela.

Manu Bafcop Genêts taldeko trebatzaileak sasoi hatsarrea laburbiltzen digu:



Testuinguru ekonomiko zaila Angelurentzat

Iaz kirol mailako eginbeharrak bete bazituzten ere angeluarrek, arazoak agertu ziren aitzinkontuari dagokionez. Memento batez mehatxatua bazen ere jaisteko, azken mementoan jaso zuen berri ona DNCG diru kontuak aztertzen dituen frantziar erakundearengandik. Hain zuzen jakinarazi baitzion DNCGek Genêts taldeko zuzendaritzari taldeak National 2 mailan segitzen ahalko zuela.

Egoera ez egonkorrean abiatu dute txapelketa lapurtarrek beraz. Zein den helburu nagusia zehaztu digu Manu Bafcopek:



Arcachon liderra errezibituko dute Genêts taldeko jokalariek Saint Jean zelaian larunbat arratseko 7 orenetan, National 2 mailako laugarren egunaren karietara.

Interesgarri izanen zaizu