Euskara larrialdi egoeran da. Bilbon eta Iruñean egin zen bezala, Baionan antolatu du Euskararen garaia da egun berezia Euskal konfederazioak. Euskararen koofizialtasuna eta Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aldaketa aldarrikatuko dituzte.
Euskararen koofizialtasuna, Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aldaketa, hizkuntza lege integral bat eta hizkuntza politika ausart batentzako baliabideak : Euskal Konfederazioak antolatu Euskararen Garaia Da manifestaziorako aldarrikapenak karrikaratuko dituzte larunbatean. Egun osoko programa izanen da eta manifestazioa zuzenean segitzeko parada izanen duzue ere Euskal Irratietan 15.45tatik goiti.
