Kanbo (Ipar EH)

Marieniaren etorkizuna irailaren 24an eztabaidatuko da

Beskoitzen iraganen da eztabaida, Ipar Euskal Herriko 158 auzapezen artean. Aldiz Hirigune Elkargoko lehendakaria den Jean René Etchegarayk ateak hetsirik izanen direla jakinarazi du, publikorik gabe.

Marieniaren etorkizuna irailaren 24an eztabaidatuko da
Marieniaren etorkizuna irailaren 24ean eztabaidatuko da Beskoitzen. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/09/17 18:41

Arratsalde honetan iragarri du berria Jean René Etxegaray Hirigune Elkargoko lehendakariak. Beskoitzen iraganen da, Ipar Euskal Herriko 158 auzapezen artean, ateak hetsirik publikorik gabe. 2024ko abenduan galdegin zuten 67 hautetsik trukaketa bai izan dadin gai horri buruz. Orain arte Hirigune Elkargoak ez baldin bazuen eskaera onartu, gaurko arrapostua problematikoa da aktore anitzendako. Alde batetik, eztabaida idekia izan dadin galdegina izan zen, komunitate hautetsiak baztertuak izanen direlako. Beste aldetik, anitzek arrapostua berantarekin heldu dela salatzen dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu