Gaur egun, parekotasuna inposatua da lista guztietan. Martta Auzik hiru kargualdi bizi izan ditu hautetsi gisa eta parekotasunarekin aldaketa ikusi du. Nicole Etxemendi Itsasuko axuantak ere, baina bidea gelditzen dela egiteko dio.
Parekotasuna inposatua da herri guztietako listetan hauteskundeetan gaur egun. Baina ageri da aldiz emazte gutti auzapez direla. Joan den kargualdian 158 herrietatik 28tan baizik ez da emazte bat auzapez. Getarian, 3 kargualdi egin ditu Martta Auzik hautetsi gisa, sentitzen baldin badu emazteak indar handiagoak egin behar dituztela gizonek baino sinesgarri izateko, parekotasuna denetik Getariako herriko etxean sentitzen du emazteek leku gehiago dutela:
Nicole Etxemendi Itsasuko axuantak adierazi du hala ere, gizartean bezala emazte guttiago auzapez direla eta gizonak direla postu nagusietan. Emazteek lekua eta poderean lekua hartu behar dutela aldarrikatu du:
Zerrendaburuen %29ak emazteak dira gutti gora behera. Aurkezten diren 63 emazteetarik, martxoaren 15 eta 22an ikusiko dugu zenbatek lortzen duten auzapez izaiten Ipar Euskal Herriko 158 herrietan.